alkoholito / enopausia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-10 12:50

Alkoholismoak alkoholito bihurtzen gaitu, hots, alkoholaren akolito edo satelite. Ezberba horrek (alkoholito) adierazten duen tragediari aurre egiteko, Alkoholiko Anonimoak elkartea sortu zen. Haien helburua? Edari alkoholikoak edateari uzten laguntzea. Broma errazak aparte utzita (pertsona ospetsuak sar daitezke Alkoholiko Anonimoetan?), arazo horrentzako irtenbide bakarra alkohola zeharo uztea da, berriro ez probatzea, ezta tanta bat ere. Hori adierazten saiatu gara gaurko bigarren ezberbaren bidez (enopausia). Itxuran badu menopausia hitzarekin zerikusia, eta edukian ere, pausia horrek “etena” adierazten duelako. Gainera, bietan izaten dira aldaketa sakonak, maila fisiologikoan zein psikologikoan. Hala ere, menopausian pixkanaka gertatzen dena, enopausian egun batetik bestera erabaki behar da: alkoholismoan berriro jausi nahi ez bada, enopausikoek betiko utzi behar diote edateari. Eten hori hil artekoa da, hileko etena betiko den bezalaxe.


 ALKOHOLITO: alkoholismoaren atzaparretan bizi dena, alkoholaren satelitea.

ENOPAUSIA: alkohola edateari uztearen ondoko egoera.


Utzi iruzkina: