biharamin

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-13 14:05

Badakigu zer datorren parrandaren ostean: biharamuna. Zer hitz poetikoa! Ajea baino politagoa bai, behintzat. Ekin diezaiogun poesiari: biharamuna duenak parrandak eragindako axubetak ditu; beraz, bestondo hitza ere erabiltzen denez, besta-axubetak ezberba erabil genezake biharamun hitzaren sinonimo moduan.

 Biharamun hitzak, poesiaz gainera, badu misterio ukitua ere: hitzaren lehen zatia (bihar) erraz ulertzen dugu, baina zer arraio esan nahi du bigarren zatiko amun horrek? Jakina, poesia ondo dago hizkuntzan, baina misterioa... Hori filmetarako utziko dugu.

 Orain arteko diskurtsoan, bada beste kontu ilun bat: euskaldunok ez ote daukagu “agujetas” esateko berezko hitzik? Hara zer dioskuten hiztegiek:

 (Elhuyar)

(gihar-)min Anteayer anduve corriendo y todavía tengo agujetas: herenegun korrika egin nuen eta oraindik ere hanketan mina daukat.

 (Zehazki)

agujetas fpl gogordura(k).

  Guri “gogordura” hori oso tentagarria iruditzen zaigu. Pentsatu hauxe esaten dugula: “Gogordura daukat”. Seguru bati baino gehiagori viagra datorkiola burura... Barregarria da, baina zehatza...

 Elhuyar hiztegiak proposatzen duen “min” hitza egokiagoa iruditzen zaigu. Biharamun hitz poetikoan oinarriturik, guk –amun misteriotsu hori -amin bihurtu dugu, haren esangura apur bat “argitu” nahian. Eta hona hemen kirurgia linguistiko horren azken produktua: biharamin. Poetikotasunera jota: kirol-mozkorraren biharamuna, kirol-ajea, kirol-bestondoa.

 BIHARAMIN: larregizko ariketa fisikoa egiteagatik biharamunean izaten den gihar-mina.

 


Utzi iruzkina: