MIKROANDOSILLOAK 25
241- Itsukeriaren argitan bizi gara.
242- Sutsuki sinesten dut eszeptizismoan.
243- Zein da min egokiena koadro perfektua pintatzeko?
244- Galaxia tristeak ateratzen dira zure begietatik.
245- Hautsa da zibilizazioaren zigilua.
246- Zergatik botatzen dute beroa hozteko makinek?
247- Objektuen balioa ordainduaz batera ahitzen da.
248- Bakardadea gure hiri populatuenetan bizi da.
249- Erregeen odola erreala da?
250- Erre baino lehen, hauxe galdetu zioten egurrari: do you want sugar?
Vittu Cherigan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: