21- Armiarmak pentagramak iruten ditu. 22- Errutina, egunero galtzontzilo berak janztea. 23- Herengorria sugesugearekin maitemindu zen. 24- Gure ametsak, bandejetako buruak. 25- Zuen begietan txakur umezurtzak aiurika. 26- Porrotaren apoteosian bizi gara. 27- Bil hustasuna! 28- Zentral nuklearraren arrakalak bekokian. 29- Billar bolak gara. 30- Katu mnemoteknikoak izaren azpiko ostarkuetan. Vittu Cherigan
11- Mozkorren zotinetan ugaraxoak bizi dira.12- Esan baliete Egiptoko faraoiei euren inperioa faszikulu bildumagarrietan salduko zela!13- Zerura joaten bazara (eta ez zara joango), eta nire aita ikusten baduzu (eta ez duzu ikusiko), galdeiozu non utzi zuen aizkora.14- Akelarreak ere instituzionalizatu ditugu!15- Zerua konkistatzera abiatu gara, geure burua hondoratu ondoren.16- Iparrorratz amnesikoak bihurtu gaitugu.17- Gerezi hura oliba baten hezurra irentsita ito zen.18- Bizitza soufle inorganiko bat da.19- Zein da zure azken guraria? Galdera hori hil arte errepikatzea.20- Azalaren kolore...
Michael Jackson naiz. Izen-abizen arruntak, arruntik badago. Zenbat Michael Jackson egongo dira munduan? Hainbesteren artean, ez da arraroa bakarren bat nabarmentzea, ospetsu bihurtzea. Hori gauza bat da, estatistika hutsa. Eta beste bat, oso desberdina, beltz arrunt bat, beltz familia arrunt bateko zazpigarren umea, izartegiko zenitera heltzea. Horrek halako lilura sortu zidan, nire bizitza aldatu zuena. Izugarria zen niretzat munduko txoko urrunenean ere famatua izatera heldu ahal zarelako sentsazio ahaltsu hori, nondik hasita eta ezerezetik, anonimotasunaren ilunpeetatik. Egun bate...
1- Arriskutsua da maitasun urperatuen gonak altxatzea.2- Nire arrainontzia ilargian oina jarri zuen gizon haren buruko pentsamenduetan bizi zen.3- Indioilarrak abanikoa itxi zuenean, erlojuko orratz txikiak orratz luzea zangotrabatu zuen.4- Sua ereiten duenaren bihotzak dunak taupatzen ditu.5- Arrainen begirada freskoa plantxatzearen garrantzia.6- Bizitzea botoiak sakatzea da.7- Suge hura mangera batekin hasi zen irteten.8- Satorren ametsak hodei fluoreszenteak dira.9- Tenis bolaren abiadura senti dezakezu, nire ukabilean?10- Atzamarrak gora airean, haragizko lama ho...
Federica Victoria printzesa nerabea zen, Bonbon & Burbon errege familiako hirugarren alaba ofiziala, esan nahi baita ama-erreginaren umetokian ekoitzia zela, hots, erregintzari dagokion kalitate labekoa. Bazuen neba bat, txikiagoa: Froilan de los Toros Santos. Eta txikiagoa izanagatik, huraxe zen koroagai bakarra, pitilin-mingilin hura, Federica Victoriak “nire ameba” izendatzen zuena. Bai, Federica Victoriak bazekien tronua berarentzat urrutiko intxaur ustela zela, pipi kaka hutsa. Hortik ote zetorkion monarkiafobia alimale hura? Ezkutuan gordetako bere familiarekiko gorrotoak noizbait...
Salvador Lorca, bigarren belaunaldiko hildakoa, Richard Serraren denboraren materiako labirinto herdoilduan halako mozkor artritiko-artistikoak eragindako desoreka emozionalez zipriztinduriko abiada eliptikoan zihoan, titaniozko tenplu haren erraldoitasunean zirrara mistiko-turistikoan atoian doan botila mezugabearen antzera, ahots batek bere pentsamendu asteriskoz beteen zurrunga desafinatua eten zuenean. —Egia izango banintz, amets merkeak egingo nituzke, orrazirik behar ez duten horietakoak. Salvador Lorca, oihanean galdutako arbola eroriaren urgentziaz, ahots glaziar haren dardari...
Hermogenes Folgoso Biblia ilustratu batetik erauzitako pertsonaia izan zitekeen, eta ez bakarrik izenagatik: itxura ere biblikoa zuen, Itun Zaharra oraindik idatzi barik zegoen garaikoa. Noeren ontzi-mutila izan zela esaten zigun, ea zenbat urte zituen galdetzen genionean. Eta guk sinistu. Bere ardandegiaren iluntasunak horretara bultzatzen gintuen: han barruan denborak basakatu disekatua zirudien. Gomutetan bizitzea ez da ona. Hala ere, nire pentsamenduak ardandegi hartan kateatuta daude, ozpin bihurturik. Batzuetan saiatzen naiz pentsatzen hura guztia ez zela ger...
Alexandr Nikolaievich Oparin, Guggenheim museoa bisitatzera zihoala, laprast egin eta atzerantz jausi zen. Kaskarreko mandoa hartu zuen Bilboko baldosa ospetsu haien kontra. Han etzanda, zintarri bustian zen bestean luze, indarge sentitu zen, enul, eta halako egonezin deseroso batek inarrosi zuen. Gero, etxetresna elektriko zahar bat betiko deskonektatzen duten moduan, gorputzaren energia nola deuseztatzen zitzaion sumatu zuen, eta txistu desatsegin hura belarrietan. Hura heriotza baldin bazen, eskertu egin zuen bizitzan behin bakarrik hil beharra, hain egoera fauna iruditu zitzaion, hain g...
Celeste Miranda jaio zenean, udaberria hasi zen. Hilda jaio zen, udaberria. Bazirudien neguak Celeste jaio arte itxaron zuela zeruan pilatutako elur guztia botatzeko. Dena egun hartan, udaberriko lehenengoan. Zeru grisari begira, aititak hitz profetikoak ziruditenak esan zituen: —Hegaberek ekarri dute Celeste. Badakizue zer esan nahi duen horrek? Beti urrunera begira biziko dela. Arrainontziko arrainei esan zien, ogi apurrak botatzen zizkiela. Arrainek janariari erreparatu zioten, ez aititaren berbei. Inork ez zien bere berbei jaramon egiten. Horixe uste zuen berak: ahotik hara soinuak elur...
Franz Ribbeck beti dago prest istorioren bat kontatzeko, sos batzuen truke. Haren ondoan jarri naiz, eta txanpon batzuk eman dizkiot. Jendea arin doa kalean gora eta behera. Zintarriak beteta daude ordu honetan, baina inork ez dio Franzi begiratzen: paisaiaren dekorazioaren beste elementu bat besterik ez da, bera eta aurrean duen kapela, nik botatako txanponak baino ez dituena. —Ez pentsatu beti honela bizi izan naizenik. Ni Bratislavako mamurik famatuena izan naiz. Nire amarrua igarri zuten arte. —Zer amarru? Ernegaturik legez begiratu dit; ea norako prisarik dudan g...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik