41- Gure izerdia, harrien olioa.42- Sendagai bakarra, tanoterapia.43- Ahanzturak, irla urperatu horiek.44- Zure begien semaforo urdinetan itoa.45- Zeruaren estalaktitak bolatokian.46- Zerk zaramatza zaramara?47- Manikien fotokopiak, fotokopien manikeoak.48- Hitz gurutzatuen naufragoak.49- Urmaelen jakituria edan nuen zure ezpainetan.50- Zapaburu alargunak!Vittu Cherigan
“Jimmy Sorvino, zureak egin du”, esan diozu zeure buruari lurretik, kamiseta odolez blaiturik sentitzen duzula. Ganibeta gurinean bezala sentitu duzu adarkada bularrean, zugana bueltatu eta panpina baten antzera altxatu zaituenean. Nondik agertu da zezena baina? Dena hain arin pasatu da! Ez zinen kale horretan sartu behar, ez sartzeko esan dizu ordura arte zurekin egon den neskak, oso arriskutsua dela, larregi edan duzula. Jaramon egin bazenio! Baina ez, zeuk eraman duzu haraino, musu eta zirri artean. Berak etxera eraman nahi izan zaitu, San Juan izeneko auzo batean dagoe...
31- Hemen, berben berbena.32- Arimaren autopsiak, koadro abstraktu horiek...33- Nork jan du eguzkiaren zuringoa?34- Indioen seinaleak irten zaizkizu ahotik.35- Dena egina duenaren adausia, aharrausia.36- Kipularen negarra, ganibetean.37- Nortasun gabeek matrikulak behar dituzte azalean.38- Dindirrien zirimirien liluran bizi gara.39- Ostrukak urpeontzietan.40- Hutsaren hurrengoaren hutsak, audientzien garaile. Vittu Cherigan
Darrell Anderson izan nahi nuke, baina ez naiz. Galdu egin dut nire benetako izena, galdu egin dut izana. Orain zenbaki hutsa naiz. Hutsa. Ez da erraza hau idaztea, hurrengo lerrora bizirik iritsiko zaren ez dakizunean. Heriotza hementxe bizi da, kale kantoi bakoitzean, ate bakoitzaren atzean, ume bakoitzaren begiradan. Alde egin nahi nuke infernu honetatik, lasterka hasi eta basamortu hau, eta munduko basamortu guztiak zeharkatu behin ere atzera begiratu gabe. Eta hala ere, orduan ere, ez nintzateke salbu egongo. Ez, dagoeneko ez dago salbaziorik. Oasiak espejismoak dira ...
21- Armiarmak pentagramak iruten ditu. 22- Errutina, egunero galtzontzilo berak janztea. 23- Herengorria sugesugearekin maitemindu zen. 24- Gure ametsak, bandejetako buruak. 25- Zuen begietan txakur umezurtzak aiurika. 26- Porrotaren apoteosian bizi gara. 27- Bil hustasuna! 28- Zentral nuklearraren arrakalak bekokian. 29- Billar bolak gara. 30- Katu mnemoteknikoak izaren azpiko ostarkuetan. Vittu Cherigan
11- Mozkorren zotinetan ugaraxoak bizi dira.12- Esan baliete Egiptoko faraoiei euren inperioa faszikulu bildumagarrietan salduko zela!13- Zerura joaten bazara (eta ez zara joango), eta nire aita ikusten baduzu (eta ez duzu ikusiko), galdeiozu non utzi zuen aizkora.14- Akelarreak ere instituzionalizatu ditugu!15- Zerua konkistatzera abiatu gara, geure burua hondoratu ondoren.16- Iparrorratz amnesikoak bihurtu gaitugu.17- Gerezi hura oliba baten hezurra irentsita ito zen.18- Bizitza soufle inorganiko bat da.19- Zein da zure azken guraria? Galdera hori hil arte errepikatzea.20- Azalaren kolore...
Michael Jackson naiz. Izen-abizen arruntak, arruntik badago. Zenbat Michael Jackson egongo dira munduan? Hainbesteren artean, ez da arraroa bakarren bat nabarmentzea, ospetsu bihurtzea. Hori gauza bat da, estatistika hutsa. Eta beste bat, oso desberdina, beltz arrunt bat, beltz familia arrunt bateko zazpigarren umea, izartegiko zenitera heltzea. Horrek halako lilura sortu zidan, nire bizitza aldatu zuena. Izugarria zen niretzat munduko txoko urrunenean ere famatua izatera heldu ahal zarelako sentsazio ahaltsu hori, nondik hasita eta ezerezetik, anonimotasunaren ilunpeetatik. Egun bate...
1- Arriskutsua da maitasun urperatuen gonak altxatzea.2- Nire arrainontzia ilargian oina jarri zuen gizon haren buruko pentsamenduetan bizi zen.3- Indioilarrak abanikoa itxi zuenean, erlojuko orratz txikiak orratz luzea zangotrabatu zuen.4- Sua ereiten duenaren bihotzak dunak taupatzen ditu.5- Arrainen begirada freskoa plantxatzearen garrantzia.6- Bizitzea botoiak sakatzea da.7- Suge hura mangera batekin hasi zen irteten.8- Satorren ametsak hodei fluoreszenteak dira.9- Tenis bolaren abiadura senti dezakezu, nire ukabilean?10- Atzamarrak gora airean, haragizko lama ho...
Federica Victoria printzesa nerabea zen, Bonbon & Burbon errege familiako hirugarren alaba ofiziala, esan nahi baita ama-erreginaren umetokian ekoitzia zela, hots, erregintzari dagokion kalitate labekoa. Bazuen neba bat, txikiagoa: Froilan de los Toros Santos. Eta txikiagoa izanagatik, huraxe zen koroagai bakarra, pitilin-mingilin hura, Federica Victoriak “nire ameba” izendatzen zuena. Bai, Federica Victoriak bazekien tronua berarentzat urrutiko intxaur ustela zela, pipi kaka hutsa. Hortik ote zetorkion monarkiafobia alimale hura? Ezkutuan gordetako bere familiarekiko gorrotoak noizbait...
Salvador Lorca, bigarren belaunaldiko hildakoa, Richard Serraren denboraren materiako labirinto herdoilduan halako mozkor artritiko-artistikoak eragindako desoreka emozionalez zipriztinduriko abiada eliptikoan zihoan, titaniozko tenplu haren erraldoitasunean zirrara mistiko-turistikoan atoian doan botila mezugabearen antzera, ahots batek bere pentsamendu asteriskoz beteen zurrunga desafinatua eten zuenean. —Egia izango banintz, amets merkeak egingo nituzke, orrazirik behar ez duten horietakoak. Salvador Lorca, oihanean galdutako arbola eroriaren urgentziaz, ahots glaziar haren dardari...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik