Txistu y Tamboliñ

Samuel Carrillo urduri dago. Abokatuak jesartzeko esan dio. Bulegoa argitsua da, garbia. Hormetan abokatuaren tituluen prozesionaria ikusi du, eta pare bat koadro, gida baten azalpenik gabe ulertzen ez diren horietakoak.   Zure esanetara naukazu, Carrillo jauna.   Samueli hitz egiten hastea kostatu zaio. Oraindik ez daki zer egin behar duen, gizon hari barrenak erretzen dizkion hura kontatu ala altxatu eta lasterka ospa egin. Kontatzeko duena ez baita amama Petraren gatzatu gozoa, ez horixe.  Nire emazteak Gary Cooperrekin engainatzen nau.   Horrela bota dio, braust....


Adan Adan

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-04-21 11:14

Adan Adanek harriturik begiratu du labana sabelean. Odola ikusi du borborka, kamiseta gorritzen. Belauniko jarrita, labanari begira, oraindik ezin du ulertu: lagunik onena da bere aurrean dagoena. Zerk bultzatu du labana hartu eta hitz erdirik esan gabe sast sabelean sartzera? Negarra etorri zaio begietara, min sakonarekin batera. Amorruak eta ulertu ezinak begiak lausotu dizkio, burua bueltaka hasi zaio. Zorabioa sentitu du, botaka egin beharra. Galdera berbera mailuka ari zaio: zergatik? Mailuka giltzetan: zergatik?  Burua eztanda egin beharrean: zergatik? Erraietatik atera zaio oihu...


Zergatik

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-04-03 19:45

Zergatik potorroak itsas labarreko harri horretan pausatzen diraeta ez ondokoan?Zergatik ubarroiakibaiko arbola horretan eskegitzen diraeta ez ondokoan?Bakarrik aizkolariak daki mozten ari den enborra pagoaren ipurdikoa dena.Aizkolariak besoak zabaltzen dituubarroiek eta potorroek egiten duten bezalagaltzarbeko izerdia  sikatzeko.Lodinowsky


Crispulo Cabezasek heriotzari ihes egin zion. Honela gertatu zen: Heriok, agenda hain betea duen ezizaki horrek, danba-danba jo zuen Crispuloren atean. Crispulo lo zegoen, eta desordu hartan nor ote zebilen ate-joka galdetu zion bere buruari, oraindik loaren lainoak uxatu ezinik. Atea zabaldu eta Herio ikusi zuen,  bere tunika beltz maiztuarekin, bere kodaina ugertu harekin, eta atea zarratzekoa egin zuen. Heriok pauso bat aurrera egin zuen. — Alferrik ari haiz, hire ordua iritsi duk. Nirekin etorri behar duk. Eta Herioren ahotsa trumoialakoa iruditu zitzaion Crispulori.  — Eztarr...


Ni naiz

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-03-29 16:51

Ez naiz gizon zaildua ez eta ausarta ereez eta azeria baino maltzurragoa.Senak gidatuta iritsi naiznaizena izatera.Harro nagobizitzari norabideaetorkizunari zentzuaeta nire buruari sendotasuna ematen ikasi ez izanaz.Lodinowsky


Meliton Perales txingata dago, buruko torlojuak ugertuta ditu. Beralakoei “xelebre” deitzen zaie, baina ez dakit, ez ote genieke “tenebre” esan behar?  Gaur ere hor dago, zapatuero legez, irratia izetuta. Ez dauka pertsokazino makalik! Eta ingurukoek ez diote askorik laguntzen: nolakoa den jakinda, hor ibiltzen zaizkio, ziri eta xaxa. Baina Melitonek ez du horren beharrik, inork burua berotu barik ondotxo daki berak zirkoa egiten. Sei kopa koñak baino ez ditu behar, horixe izaten da neurria. Seigarren insuperablea edaten duenean ez dago berarentzat ezer garaiezinik. Orduan, hauxe da be...


Sebastian Quincoces zoriontsua zen bere dendaren txikitasunean. Ez zuen publizitate kanpainen beharrik: bere dendara botak erostera zetorrena beti bueltatzen zen. Sebastianek gustuko zuen bere arrakasta esaldi batean laburtzea: “Nire botak bumeranak dira”.  Bere sekretua solairuko lauza baten azpian  gordetzen zuen, papertxo batean idatzitza: “Botak izokin koipeaz igurzten ditut. Zahartukeran, beti bueltatzen dira hona”. Sebastian Quincoces, bere dendaren txikitasunean, faraoia sentitzen zen, ondo begiratuta bere espazioa ez baitzen sarkofago batena baino askoz handiagoa.  Ha...


Onofre Valdesek meteorito bat ikusi zuen bere basetxe aurreko soroan jausten. Gosaltzen amaitu zuen lehenago, berarentzat armosuko porritxa baino garrantzitsuagorik ez baitzegoen ezer munduan. Ondoren, meteoritoak eginiko zulora hurbildu eta esan zuen: “Hementxe eraikiko dut nire inperioa”. Zuloan sartu eta gustura sentitu zen, bero-berotan, eta handik barrutik zuloa estaltzen hasi zen. Den-dena estali zuen, eta hala ere hantxe zirauen zuloak, eta argiak, meteoritoarenak. Eta esan zuen: “Hemen nagoenez, Jonas balearen erraietan baino gusturago, osteratxo bat egingo dut, ea zer ikusten dudan...


Telebista ikusi nahi duthipnotizatuta geratu arteespagetiak eta saltxitxak janeta koka-kolaz  tripa upela beteTxistulari-bandaren atzetikjoan nahi duteta zeroa eraman bizkarreanhutsaren hurrengoa naizela esatekozeren ezkerretara jarritako zeroa daramanakhutsaren hurrengoa izateko aukera asko dituzigarroaren kearekinuztai biribilak eginezzoriontsu izango da.Lodinowsky


Juan Jose Lopez lehendakarigaia hauteskunde-kanpainako korrika botogalean ari da buru-belarri, herririk herri, mitinik mitin. Igandean izango dira hauteskundeak, martxoaren batean. Gaur, berriz, martitzen karnabal da, eta igarri egiten da. Areto betean badira mozorrotuak han-hemen. Alaitasuna usaintzen da, euforia giroa. Asteburuko inkestek emaitza onak iragarri dizkiote Juan Jose Lopezi, inoizko onenak, eta seguru sentitzen da. Hain seguru, non gauza izango litzateke aretotik irten, hamar minutuan oinez egin, lehendakaritza ken diezaiokeen beste hautagai bakarra mitina ematen ari den antzo...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak