MIKROANDOSILLOAK 8

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-09-25 15:22

71- Heriotzak prepuzio bat zuen.

72- Munduko gerrak jostailuetan hasten dira.

73- Propaganda, ahuldadearen isla.

74- Aitzakiek sustengatzen gaituzte.

75- Gure bizitzak tontakeriez elikatzen ditugu, iraultzaz dihardugun bitartean.

76- Amets merkeak egingo nituzke, orrazirik behar ez duten horietakoak.

77- Egia izango banintz...

78- Eguna gauerdian hasten da.

79- Lotsak badu abantaila bat, baina lotsa ematen dit zein den esatea.

80- Zigorraren justifikazioa da gure sari bakarra.
 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: