Txistu y Tamboliñ

German Villaysusok dohain ohikanpokoa zuen: bere herrialdeko idazlerik onena ei zen, batere libururik idatzi barik. Kazetari eta kritikari guztiak txunditurik zituen, eta egunkarietako orriak beti zeuden berarentzat zabal-zabalik. Inoizko idazlerik handiena zela zioenik ere bazen. Mirari horren arrazoia Germanen nolakotasun bati egotzi beharko genioke, duda barik: literatur liburuez elikatzen zen. Bai, egunero dozena erdi liburu sabeleratzen zituen, ogiaren edo uraren laguntzarik gabe. Urdailean digestioa egin eta hondakinak uzki aldera bidali arren ere, liburuen arima, letrak, burmuinera i...


Nicasio Cienfuegosen gainbehera hogeita bi urterekin hasi zen, amak burusoil geratzen ari zara esan zion momentu berean. Esaldi hark madarikazioen indarraz erre zion bihotza. Esan liteke jausten zitzaion ile bakoitzarekin batera deuseztuz zihoakiola izaera. Gaztetan izan zituen amets guztiak halaxe aienatu zitzaizkion, orrazian geratzen diren ileen antzera.Amak aukeratu zion emaztea, ordurako txorimalo izateko ere ez zuen balio eta. Ezkonbizitzak ez zion onik egin baina. Emazteak ez zekien ezta arrautza bat frijitzen ere. Barrita energetikoak ematen zizkion jateko. Gose bazara, maneatu zait...


Osvaldo Cifuentes argizari museoko gau-zaintzailea erotu egin zen. Bere linternaren argi zerrenda dardaratia baino ez zuen areto ilun amaigabeek sortzen zioten izuari aurre egiteko. Argizarizko eskulturek barre egiten ziotela begitantzen zitzaion. Gauetako bakardadea metatu egin zitzaion bihotzean. Laborriak janda ibiltzen zen areto batetik bestera, alde guztietara mesfidantzaz begiratuz. Eskulturek adarra jotzen ziotela sinetsita zegoen. Burua endredatu nahi ziotela. Gauero eskulturak tokiz aldatuta ikusten zituen. Frantziako iraultzako gelan ez zuen ba Lenin bera ikusi aurreko astean?&nbs...


Claudio Verdemonteri, ospitaleko urgentzietako itxarongelan odol-analisiaren emaitzak itxaroten ari zela, tunel bat egiteko apeta etorri zitzaion. Tunel luze-luzea, amaierarik izango ez zuena.Bozgorailutik bere izena entzunda maletatxoa hartu zuen, eta jarleku hutsari etsipenez begiratu zion, egundo ikusiko ez duzun senide bati legez. Ideia bat etorri zitzaion burura: zein malgua zen denbora toki zarratu hartan. Urgentzietako itxarongeletako erlojuek margoak ziruditen, hain labanak, hain bigunak. Pasabide estuan zihoala, oraindik ez zekien han denbora astiroegi ala arinegi zebilen. Erabaki ...


Bienvenido Ursua etxetik lehenengoz irten zenean, kanposantura joateko izan zen. Edo hobeto esanda: Bienvenido Ursua etxetik lehenengoz atera zutenean, kanposantura eramateko izan zen. Laurogeita hamahiru urte ondo beteak zituen.Prozesioan eraman zuten, bere traje onena jantzita. Aspaldi ikusi gabeko senideak ere etorri ziren, baita sekulamendikoak ere. Herriko jendea leihoetara irten zen, Bienvenido Ursua eta bere segizioari agur egitera. Ez zen falta izan negar egin zuenik ere. Denek maitatzen zuten Bienvenido Ursua, egundo ikusi ez duzun pertsona maitatu ohi den era horretan. Eguzkiak er...


Queriendo resolver de golpe y porrazo el problema de mi vida y asegurarme la felicidad, decidieron casarme... ¿Con quién? Con una zagalona, más alta que yo en media vara, llamada Facunda, hija de un pariente de mi cuñado Zubiri, y heredera de cuatro caseríos de valor, según dijeron, situados en la risueña vega que fertiliza el río Durango. La que me destinaban para compañera de mi existencia en todo lo que esta me durase, era... Dejadme tomar resuello, que esto es muy grave. Era una muchachona desgarbada, más sosa que las calabazas que a mi parecer crecen a la puerta del Limb...


Georgia rule

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-09-26 18:37

The basque man in USA, edo, bestela esanda, hara non aurkitu dugun euskaldun peto bat.



Historia noizetik noizera errepikatu egiten baita, hona ekarri ditugu Eduardo Galeanoren Espejos liburutik honako pasarte hau.El papá de la Cruz Roja La Cruz Roja nació en Suiza. Fue fruto de la iniciativa de algunos banqueros suizos, que quisieron brindar socorro a los heridos que las guerras abandonaban en los campos de batalla.Gustave Moynier, el primer presidente, encabezó durante más de cuarenta años el Comité Internacional. El explicaba que la Cruz Roja, institución inspirada en la moral evangélica, era bien recibida en los países civilizados, pero encontraba ingratitud en los países ...


TwisterUploaded by nico-wong


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak