Hutsaren hurrengoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-02-25 16:33

Telebista
ikusi nahi dut
hipnotizatuta geratu arte
espagetiak eta saltxitxak jan
eta koka-kolaz  
tripa upela bete
Txistulari-bandaren atzetik
joan nahi dut
eta zeroa eraman bizkarrean
hutsaren hurrengoa naizela esateko
zeren ezkerretara jarritako zeroa daramanak
hutsaren hurrengoa izateko
aukera asko ditu
zigarroaren kearekin
uztai biribilak eginez
zoriontsu izango da.


Lodinowsky



Utzi iruzkina: