Txistu y Tamboliñ

Babarrunak, taloak eta txuletak janez gure aitak 300 kiloko harria jaso zuen. Jogurta, platanoa eta esne bitaminatuarekin 320koa jaso dut nik. Semeak umeboshiak hartzen ditu eta 350era iritsiko da laster. Eta beti, belaunaldiz belaunaldi, familiakoren bat geratu izan da tabernako barrari helduta maitasunaren gorabeherak direla eta lepoan 500 kiloko aingura kendu ezinik.Lodinowsky


Atean zure ezizena irakurriko duzu: Dominique Amnesia. Eta sartu egingo zara. Ezerezetik sortua bezala, basamortua topatuko duzu atearen bestaldean. Oinez hasiko zara hondar-muino amaigabeetan, baina urrats bakoitzeko apur bat hondoratuko zara. Lehenengo belaunetaraino, laster gerriraino, ondoren bularretaraino. Eta hondoratze hori amaren sabelera bueltatzea bezalakoa izango da, beroa eta umela. Harea ahoan sartuko zaizu, sudurrean, belarrietan. Gero, jaustearen sentsazioa, mendea lako denboran amiltzen igarriko duzu zeure burua, baina hain arin pasatuko da, begiak zabaldu orduko beste toki...


Lapurra sartu zaigu gaur etxeanguztion ixilean... Oso trebea bide dalapur zital hori, ez baitu dirurik, harribitxirik edo holako ondasun hutsalik eraman.Gure altxor preziatuenerajo du zuzenean eta artoski gordetzen genuenadiskide-bilduma tipitikale ordezkaezinaostu digu.   Luigi Anselmi "Nola Elurretan Beleak" (Pamiela, 2008) Ruper Ordorikaren kantua hemen behean.


Arturo Vega

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-12-29 14:42

Arturo Vega esaten didate ziegakideek. Gauetan, gorantz begiratu eta atzamarraz marrazten diet izarren bidea. “Horra hor zisnea, eta han, hegoaldean, Antares, Lupuaren konstelazioko izartzarra. Badakizue Antares gure eguzkiaren tokian balego gu beraren barruan egongo ginatekeela?” Seguru errukituta begiratzen didatela, han goian ez baitago izarrik, ziegaren sabai zikina baino. “Hobeto Antares horren barruan bageunde, infernu izoztu honetan baino hobeto egongo ginateke”, esaten diet, baina ez didate erantzuten, badirudi hormak direla nire entzule bakarrak, egiazkoenak. Nire berbak eurak lei ...


Violante Camacho malenkoniaz hil zen, kandela baten moduan iraungi zen. Edo agian oraindik bizi da, sekula amatatuko ez den txingar baten gisan.Errododendroz inguraturiko basetxean jaio zen, beheko errekastoaren urlasterraren ahaireak kulunkatzen zuen sehaskan, erresiñolen txorrotxioek elikatu zuten bere gogo ameslaria, katamixarrena zuen begirada, bere bihotza inguma handi bat.Ez zuen aita ezagutu. Amak esaten zion aita egun argiko izarrak bezalakoa zela, egunez ere izarrak hor goian daudela, baina ezin ditugula ikusi. Violante sinetsita zegoen gauero izarrei begira loak hartzen zuenean ze...


Higinio Sarasa mendi arteko bailara baten bizi zen, abizen itxura zuen herri horietako baten. Zer edo zer argitzearren, esan dezagun mila biztanlera heltzeko bi digitu falta zitzaizkiola herriari, eta zerutik begiratuz gero, gehiago zirela txapel gabeko etxeak txapeldunak baino. Taberna bakarrean ematen zuen denbora gehiena, bazterreko mahaian jesarrita. Batzuetan, ezusteko egoiliarrak topatzen zituen bertan: asteburuetan ezerezaren bila etorri ohi ziren kanpotarrak. Horrelakoetan, bere txokoa harrapatzen zioten arrotzak uxatzeko, astiro-astiro hurreratu eta honelaxe egiten zien ospa egitek...


Aparicio Sarabiak oihu egitea alferrik zela erabaki zuen: zulo haren kanpoaldetik inork ez zion entzungo. Ia seguru zegoen kordea galdu zuela bertara jausi zenean, hain kolpe handia zuen buruan. Haraino zelan ailegatu zen gogoratzen saiatu zen. Ez zen erraza: irudi solteak baino ez zituen, eta hutsune ugari. Norbaitek bultza egin ziolako irudipena zuen. Baina, zertara joana zen hobi haren ertzeraino? Txiza egitera, agian?  Gaueko ibilaldi alkoholikoa gogoratzen ahalegindu zen. Larunbatero bezala, taberna jendetsuetan ito zuen bere bakardadea, gintonik ugarietan. Txirri asko erre zituen...


Gauak ahoa siku zuen ordu txiki baten, Manuel Lechugari ipurtargi bana isiotu zitzaizkion begietan. “Kea salduko dut”, esan zuen ohearen iluntasunetik. Eta bere negozioaren arrakasta galdera batez ziurtatu zuen: “Jendea izerdia errekaka botatzeagatik ordaintzeko prest badago, zergatik ez didate nire ke-masajeengatik euren diru-zorroetako billeteak pozarren eskainiko?” Argi-argi ikusi zuen aukera hura baliatu behar zuela Hondamenditik Ospeurira mudatzeko. “Batzuk barraskiloen lirdingen kontura aberastu badira, ni kea salduz dirutuko naiz”, erabaki zuen.  Estrategia pentsatu zuen: “jende...


Hamaiketakoa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-11-22 23:55

Argazkiak.org | ZERBITZARI © cc-by-sa: urkiola


Etsipena

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2008-11-18 22:42

Makur bizi gaituk eta ez diagu akaso berriz burua altxatuko.   Noiz hasi zen dena? Harriak galsoroa hondatu zigunean? Edo etxetik aienatu zenean Katixa, "astapito" eta "majadero alua" erranez? Edo labezomorroek Tokioko burtsa.hartu zutenean? No es facil compay. Makur eta narras bizi gaituk.   Ez diagu saudaderako egonarririk ere. Erreka jo diagu eta ez gaituk gehiago atzo ginenak. C'est catastrophique.   Ez dantza, ez kanta. Ez botilatu ardo lehor horretarik.Bego dena horretan. Ez gehiago hitzik ere. Futbolari etsituak ezin argiago erran dik irratian: ...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak