MIKROANDOSILLOAK 14

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-06-22 09:11

131- Gure mundua, bazterketa-lasterketa.

132- Koipelustrea baino txarragoa, ozpinlustrea.

133- Gautxoriak, ilargiloreak.

134- Hausnarlaiak falta ditugu.

135- Jasangarritasun jasanezina!

136-  Arima ikustea gaitza da, baina ikuztea, gaitzagoa.

137- Alferrik da motxila betetzea leporatu ezin baduzu.

138- Ispilua asmatu arte, zahartzea ikusezina zen.

139- Noiz ospatuko da munduko egunik gabeko munduko eguna? (edo hobeto: mundurik gabekoa)

140- Bizitza, denbora-pasa; heriotza, denbora-pausa. 

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: