MIKROANDOSILLOAK 12

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-05-10 12:38
1

111- Sumendiak eztul egiten duenean, hondamendiak aharrausi egiten du.

112- Zuzenbide ostiatuan bizi gara.

113- Hegan egiten jakingo bagenu, zizarea izatearekin amestuko genuke.

114- Zaharrago eta adinmendunago.

115- Entzugabekeriatik zentzugabekeriara, urrats bakarra.

116- Nola deitzen da fedea uzkitik sartzen saiatzen direnen doktrina? Federastia.

117- Antisorgailua da antizahargailu onena.

118- Arrastaka doaz asko arrakastara, arrastaka guztiak arrakastatik.

119- Formula konplikatuena sinpletasunarena da.

120- Aitzakia tatuaje mota bat baino ez da. 

Vittu Cherigan

2011-09-26 23:33 #1


Utzi iruzkina: