MIKROANDOSILLOAK 11

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2010-04-19 15:57

101- Huts egiteak badu abantaila bat: beti daukazu berriro huts egiteko aukera.

102- Galtzerdi zulodunek usain hobea dute.

103- Geroa erorkizuna da.

104- Oso errazistak gara.

105- Lurraldetasuna, lurroldekeria.

106- Zerbitzari! Harri bat topatu dut giltzurrunean!

107- Gure bizimodua, katalogoetan salgai.

108- Oroimenak oraimena balu...

109- Hona animalietatik egiaz bereizten gaituena: gu gezurtiak gara.

110- Batzuen izaera errazago aldatzen da traje batekin ehun libururekin baino.

Vittu Cherigan


Utzi iruzkina: