Hiztegien bidaia
Hau hiztegien bidaia da
esadazu hitz bat
eta sutautsa bueltatuko dizut
jakituria
plastikozko poltsetan
bare baten sinadura
horixe da gure ondare bakarra.
Nork egin lezake amets,
orain dena da hain begi-bistakoa
baita jaioberriaren haginkada ere
eta zer geratzen zaigu
kanposantuetako kale itsuak
jatorri bila ari diren oihartzunak
amaraunean galdutako armiarmak
nora noa
nondik nator
eta bitartean
filosofoek liburuak idazten jarraitzen dute
norberaren autopsia egiten duenaren antzera
erantzunik gabeko
hiztegien bidaian.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: