potrokolo
Hauxe da protokolo hitzaren definizioa: hainbat ekitaldi publikotan jarraitzen diren arau formalen multzoa. Bada, protokolo horretan indarra erabiltzen denean, zerbait nahitaez inposatzen denean (¡pormisbuebos!), orduan protokolo hori potrokolo bihurtzen da. Ohiturik gaude horrelakoetara. Pare bat adibide: udalak baimenik eman ez arren ministro arrotz batek agintzea herri horretan porcojones kuartel bat eraikitzeko; autoritateak beltzainak bidaltzea porcojones gaztetxea hutsitzera eta protestan ari direnei bedeinkatu gabeko ostiak ematera.
Hemen daukazue, beraz, gaurko ezberba:
POTROKOLO: indarra erabilita zerbait inposatzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: