aintzindari

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-27 18:44

Batzuetan ezberbak ez dira asmatu behar: hor daude. Gaurkoa, adibidez. Guk esanahia emango diogu, besterik ez.

 

Nondik dator gaurko ezberba? Bi berbaren nahasketatik: aitzina eta antzina. Lehenak ‘aurrera’ esan nahi du; bigarrenak, ‘aspaldi’. Bi hitz horiek nahasita, hibrido bat sortu dugu: aintzina. Hitz paradoxikoa da, aldi berean etorkizunari eta iraganari begiratzen baitie.

 

Pertsonei aplikatuta, hibridazio horren eraginez, aintzindari ateratzen zaigu. Zer ote da hori? Gure gaurko  ezberbak argi eta garbi azalduko dizue esangura:

 

AINTZINDARI: aurrera egin nahi duena antzinako formulak, ideiak edo diskurtsoa erabilita.


Utzi iruzkina: