erotonda

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-09-26 12:55



Errotondek, bidegurutze 2.0 moderno horiek, aukera ematen digute beste buelta bat emateko, eta beste bat, eta beste bat, hartu beharreko irteera zein den patxadaz erabaki arte. Baina... imajinatzen duzue irteerarik gabeko errotonda bat? Imajinatzen duzue zeuen burua erremediorik gabe bueltaka eta bueltaka? Erotu egingo zinatekete, ezta?

 Bada, orain pentsatu bizitzan zenbat aldiz egoten garen berdintsu, arazoak konpondu ezinean, matazan katramilaturik. Hor ibiltzen gara, noraezean, alfer-gurpilak jantzita... Horrelakoetan, errotondak erotonda bihurtzen dira, aterik gabeko labirinto.

 Asmatu duzue gaurko ezberbaren esangura, ezta?

 EROTONDA: aterabiderik gabeko egoera edo arazoa.

 Nork aterako gaitu erotonda honetatik?



Utzi iruzkina: