galtonismo
Daltonismo mota bat da, zenbait politikari eta epaile espainolek izan ohi dutena. Hona gaixotasun horren azalpena: kolore bateko gaizkileak identifikatzeko ezintasuna (edo, bestela esanda, ez identifikatzeko komenientzia). Koloreen adibideari helduta, eman dezagun ezin dutela kolore urdineko gaizkileak ikusi, guztiz lanpetuta baitaude kolore gorrikoak identifikatzen (erran nahi baita, frogak eraikitzen, haien termineitorlogia erabilita). Gorri horiek atzemateko eta kartzelatzeko ahalegin daltoniko horren eraginez, direnak eta ez direnak jausten dira haien itsukeria interesatuaren sare pelagikoetan. Besteak, berriz, (kolore urdinekoak) beti geratzen dira libre (eta, maiz gertatzen baita, paparra dominaz horniturik).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: