xilibri
Nor da frikia? Zer arraio da frikia izatea?
Gaur egun, ez da nahikoa modernoa izatea; agian, postmoderno izatea ere ez dago modan. Urrunago joan behar da: guztien ahoetan egon behar da, eta, horretarako, sare sozialetako bizkarroi bihurtu beharra dago. Pantailetako megaplastariena da arrakasta, produktu inmediatikoena. Eta, ororen gainetik, frikiaren titulua lortzeko, zomorro arraroa izatea da sekretua. Gauza arraroak egitea, desberdina izatea.
Berba bat falta zaigu euskaraz kontzeptu hori adierazteko. Berez, hor dugu xelebre hitza. Tradizio handikoa da, dudarik gabe. Herri guztietan dago xelebrekeriak egiten dituen pertsonaiaren bat. Baina beldur gara hitz hori ez ote den zaharkiturik geratu. Xelebreak xaharrak izan ohi dira; frikiak, berriz, gazteak. Beste berba bat behar dugu, frikiagoa. Ezberba bat. Zer moduz xelebre hitzari ukitu frikia ematen badiogu, e guztiak i bihurtuta? Ezagutzen duzue zuen inguruan xilibririk?
XILIBRI: frikia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: