arrakastafari

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-10-30 23:55

Batzuk edozer egiteko prest daude arrakasta lortzeko. Edozein erokeriak balio du. Kontua nabarmentzea da. Horretarako sugandilak jarri behar badira belarritako moduan, jarri eta kito. Eta ilea rastafarien antzera jarri behar bada, baina odolostez eta txistorrez horniturik, jarri eta kito. Arrakasta lortzeko duintasuna arrastaka erabili behar bada, utikan duintasuna. Eta norberaren miseriak telebista plato batean aireratu behar badira, ahoberokeriaz eta gezurrez apaindurik, zaborra lau haizetara!


Bost minutuko ospealdiaren gloriagatik edozer esateko eta egiteko prest dauden pertsonaia anonimoz elikatzen dira telebista-kateak. Hori normaltasuna bada, dei diezagutela anormalak.


 

ARRAKASTAFARI:  norberaren miseriak kontatzera telebistara arrakasta bila arrastaka joaten den pertsonaia anonimoa.


Utzi iruzkina: