-Hankaren bat lokartzen zaizunean, esaten dugu inurritu egiten dela. Badakizu zergatik? -Ez. Zergatik? -Bada, ematen duelako hanka inurriz betetzen zaizula, eta lasterka mugitzen direla, denak batera. Badakizu zergatik? - Ez. Zergatik? -Hanka lokartuaren amesgaiztoan hartz inurrijale bat datorrelako inurri guztiak jatera. Eta inurriak lasterka hasten dira, hankaren jabeari zera esateko, aizu, igurtzi ezazu hanka, ezpabere hartz inurrijaleak jango gaitu! -Aita, eta orduan hankamotzei zer gertatu zaie, hartz inurrijaleak hanka lokartua jan diela? Bernardo Kapanaga
LXXIV * * * LXXIII Maitarzunik ? Nik ? Nika ? Ezta pentsatu ere ! Arazoak berebera jiten dira, halarik ere. Nik funtsezkoak baizik ez: lana, barbera, aho-artazalea... Neskak baina ikusi bai, ikus eta txa. Ibiltzekoz, lilittoeki, Internet baitakoeki -soz baina, bixtan dena-, udako biluzle-ur ondoetakoeki, lankideeki afariren batean eta geroko dantzaldian, baina ustekabean lekuak hustu egiten ditut... Maitarzunik ez. Hobe ! * * * LXXII Laino guzien azpitik eta berro guzien gainetik, aimenge, neskazale porrokatu naizen hau...
Gabon zaharrean gaude. Urteko azken segundoak dira. Mahats aleak jaten ari dira etxeetan, kanpaikadekin batera. Eta hara, etxe batzuetan ito egin dira batzuk mahatsa jaten ari direla. Urte berriko albistegietan agertuko dira hil diren horietako batzuk: Netanyahu, Trump, Putin... Baina ez: Gabon zaharreko afari astunaren osteko amets ezinezkoa izan da. Biharamuneko egunkarietan bizirik daude Netanyahu, Trump eta Putin. Urte berria ez da hobea izango. Bernardo Kapanaga
Azken iruzkinak
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #2
2025-12-16 14:17 #3
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #5
Uribe Kostako Berbalaguna
Fucktotum
Txistu y Tamboliñ
UNZ