Patxi Andion: Gauak gordetzen duena (XV)
Gauak gordetzen duena (Entzungai eta Letra)
Hutsegite bat da
gezurrezko diskurtsoan;
gari mota guztietatik
abesti bakoitzaren irribarrea duzu.
Partekatu dudana
ordaindu eta saldu.
Baina harengatik berarengatik
izan dira egin ditudan
gauza on guztiak;
baita gertatuak ere.
Gauak gordetzen duena
itsasoaz betetzen dena.
Ergela umiliatzen duena
haurrak negar eginagatik
hiltzetik salbatzen dituena.
Harriak neurtzen dituena
jauregiak, kobazuloak.
Kasketak eta galoiak
eta presondegi orotako
atarietan lo egiten duena.
Gabiraiak hegaz ari
jeneral-buruekiko aiherrak;
mutuak mintzarazten ditu
harresien aiduru egonik.
Oinutsik dabilen hori
ez zuria ez beltza;
hizkuntz guztiak mintzo da
mundua pirripitan dabilenez gero.
Atorra-has ibili ohi da
presaz eta arreta eskas;
ardoa tabernetan edanez
aldaretan bizitakoa izaki.
Ez da zurea ez nirea
denona da eta inorena ez;
bizirik eta hilik mila aldiz
milatan birsorturik.
Metroan trenez aldatuz
basamortu ahitua;
ez darabil txartelik inoiz
ez bulego jakinik.
Jostailuak direla eta ari da
misilak, arrainak;
irribarreak eta haurrak
defuntuak eta gosetiak.
Langabetuak, zaharkituak
esklaboak eta jauntxoak;
abokatuen gibelean ari duzu
baita diktadoreen alboan.
Zerua eta itsasoa bizi ditu
harengatik berarengatik ni;
harengatik berarengatik itsasoa:
Askatasuna.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: