Txina, komunista ala kapitalista?
Txina komunista da ala kapitalista? Batzuentzat Txina gorriz mozorrotutako potentzia kapitalista da. Besteentzat sozialismoaren azken gotorlekua. Gaurko bideoan egilea -Danny komunista- Rolan Boer teologo eta marxismoaren ikastunaren “Txinaren ezaugarriak dituen sozialismoa” izeneko liburuan oinarritu da. Roland Boerrek Txinako iturrietatik hartu zuen liburuaren mamia. Zer aurkituko duzu hemen? Txinaren eredua ez dela sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko nahasketa bat, nola funtzionatzen duen merkatu-ekonomia sozialistak, zer esan nahi duen zehazki “Sozialismoak Txinaren ezaugarriak ditu” eta zergatik dioen Roland Boerrek Txinak XXI. mendeko marxismoaren eredu berri bat azaltzen duela. Txinak ez zion sozialismoari bizkarra eman. Tinta txinatarrez berridatzi zuen.
Kapitalismoa, Sozialismoa eta Komunismoa
Kapitalismoan ekoizpen-bideak -fabrikak, bankuak, enpresak…- pribatuak dira eta ekonomia hitz magiko baten inguruan biratzen da: irabazia. Gutxiengo batek, klase burgesak, kapitalaren jabe da eta gehiengoaren, langileriaren, lan indarra erosten du. Diferentzia horretatik ateratzen du plusbalioa, ekoizten duenaren eta ordaintzen diotenaren arteko aldea. Alde hori kapitalaren metaketaren oinarria da. Bere motorra ez da ongizate soziala, irabazia baizik.
Ondoren sozialismoa dator, trantsizio garaia. Hemen ekoizpen-bideak sozializatu egiten dira eta langile klaseak zuzendutako estatuak ekonomia planifikatzen du behar kolektiboak asetzeko. Estatua klase-menpea desegiteko tresna da.
Gero komunismoa dago, goiko etapa, gizarte-klaseak desagertzen diren unea. Gaur egun inon ez da halakorik eta ez da inon sekulan izan. Horizonte historikoa da.
Txina Txinatik irakurri
Txinak bere marxismoa du. Txinan marxismoa planifikatzeko, neurtzeko, zuzentzeko eta iragartzeko erabiltzen da. Bere ekonomia, politika eta zientzia antolatzen dituen metodoa da. Txinan, marxismoa ingeniaritza sozial aplikatua da, estatu-tresna da. Erreformen, bost urteko planen, ingurumen-politikaren eta estrategia teknologikoaren oinarria da. Horregatik daude marxismo-eskolak Marx, Mao, Deng eta Xi gizarte-aldaketaren arkitekto gisa ikasten diren unibertsitateetan.
Testuinguru honetan lidergo politikoa alderdiaren inteligentzia kolektiboaren menpe dago, entsegu eta akats, garaipen eta berreraikitze, milioika esperientzia herrikoien sintesiaren menpe. Hor agertzen da hainbeste jende “ezaugarri txinatarrak dituen sozialismoa” hainbeste sumintzen duen esaldia, marxismoaren printzipio unibertsalak Txinaren baldintza zehatzei aplikatzea esan nahi duena. Txinak bere eredu propioa eraiki zuen. Txinak Marxen teoriak aplikatzen ditu eta marxismoaren formarik aurreratuena bihurtu ditu. Alderdiaren gidaritzapean merkatu globalera egokitzen den herrialdea da eta sozialismora bideratuta jarraitzen duena.
Alderdia, Estatua eta demokrazia
Txinako sistema politikoaren bihotza Alderdi Komunista da. Bere zeregina gizarte osoa antolatzea da, langileak, nekazariak, intelektualak eta baita enpresariak ere. Txinak zuzendaritza politikoa zentralizatzen du, koherentzia eta jarraipena mantentzeko.
Alderdia herri boterearen eta eteten ez den proiektu sozialistaren ibilgailua da. Kontsulta kolektiboa eta eztabaida antolatua egiteko gunea da. Zilegitasuna ondo gobernatzearen menpe dago, emaitza zehatzak erakustearen menpe, pobrezia gutxiago eta egonkortasun eta garapen handiagoak. Garrantzitsuena ez da bozkatzea, politika publikoen eraikuntzan parte hartzea baizik.
Alderdiak norabide orokorra finkatzen du eta tokiko gobernuek esperimentatu, probatu, zuzendu eta doitu egiten dute. Igoera politikoa meritokratikoa da, lorpenengatik igotzen da. Herria guztiaren erdigunea da. Herri-kontsultetan, sindikatuetan, komunitate-batzarretan eta legegintza-organo gorena den Herriaren Kongresu Nazionalean parte hartzen du. Txinan herria etorkizun kolektiboa diseinatzen duen indar bizia da.
Merkatu-ekonomia sozialista
Txinak sozialismoa birdefinitu egin zuen. Merkatua erabiltzen du, baina ez ditu bere arauak jarraitzen. Izan ere, benetako galdera hau baita: nork kontrolatzen du merkatua eta zertarako erabiltzen du? Merkatua ez da berez kapitalista, gizarte guztietan egon den elkartruke modu bat besterik ez da. Kapitalista bihurtzen duena ez da bere izana, bera darabilenaren asmoa baizik. Kapitalismoan, irabazi pribatua zerbitzatzen du. Sozialismoan ongizate kolektiboa indar lezake, estatuaren eta alderdiaren gidaritzapean baldin badago. Merkatua bitarteko bat da, ez helburu bat.
80ko hamarkadan, Den Xiaoping-ek dogma hau hautsi zuen: merkatua kapitalismoaren tresna da, eta plangintza sozialismoarena. Botere politikoa galdu gabe indar produktiboak garatzea zen helburua. Horrela jaio zen merkatu-ekonomia sozialista, praktikan historia modernoaren hazkunde azkarrenaren oinarria izan dena. Txinak ez zuen inoiz jabetza publikoa utzi. Sektore estrategikoek, energiak, garraioak, defentsak eta bankak estatalak izaten jarraitzen dute. Eraginkortasuna hobetzeko araututako lehia onartzen da, norabidearen kontrola galdu gabe. Eredu honetan plana eta merkatua ez dira kontrajartzen, orekatu egiten dira.
Estatuak norabidea markatzen du, merkatuak mugimendua dakar eta Alderdi Komunistak mugimendu horrek sozialisten garapenerako balioko duela ziurtatzen du. Munduko bigarren ekonomiak bost urtetarako planifikatzen jarraitzen du. Aurrena aberastasuna sortu behar da, gero banatu. Txinan, milioiaskoduna izateak ez zaitu klase dominatzaile bihurtzen. Dirua izan dezakezu, baina botere politikorik ez. Norbaitek oinarri hori ahazten badu, alderdiak azkar gogoratuko dio nork agintzen duen. Mendebaldean aberatsek agindu egiten dute eta Txinan, berriz, lan egiten dute.
Txinako sozialismoak ez ditu tentsio ekonomikoak ezabatzen, garapenaren motor bihurtzen ditu. Xi-ren garaiotan kapital pribatua bada, baina ekonomiaren norabidea sozialismoak finkatzen du. Beste hitz batzuetan esanda, Txinako merkatu-sozialismoa merkatua politikoki kontrolatzeko modu berria da. Hemen diruak zirkulatu egiten du, baina ez du agintzen. Enpresak lehiatzen dira, baina iparrorratz kolektibo baten azpian. Eta azken helburua ez da aberastasuna pilatzea, oparotasun komuna lortzea baizik. Izan ere, kontrolatzen duenak eta zertarako erabiltzen duen definitzen du sistema. Sozialismoa ez zela hil erakusten digu Txinako ereduak. Arima merkatuari saldu gabe, munduko ekonomia gobernatzen ikasi zuen.
https://www.youtube.com/watch?v=4w8Vk0Wfib0
joan mari beloki kortexarena
2025-11-17

Iruzkinak
Utzi iruzkina: