Patxi Andion: Belatza (XIV)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-11-18 08:51

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1763452417143

Belatza

(Entzungai eta letra)

Nire hitza nirea da
inork ez dezala hartu nire ordainetan
Minutuko hamaika aldiz
nire baitatik jalgi naiz
Miraila izaki
isiltasun totala
Itxaron dudan semea naiz
artean izan barik
Iritsiko dena
Iritsiko dena.

Belatza naiz, askatasun amets
Hedoia zauritzen duen belatza
Belatza, haizearen seme 
Ekiaren zaldi
Bere nia bere kopetako izerdiz
ordaintzen duen inoren jopua.

Nire hazkurriaren zor
inork ez dezala nirea ordain
Ogi-koskor bakoitzaren ordaintzaile
bizirik irauteko
Etorriko direnen
zerrendan nago
Etorkizuneko lurrina
artean izan ez dena
Baina iritsiko dena
Iritsiko dena.

Belatza naiz,
askatasun amets
Hedoia zauritzen duen belatza
Belatza, haizearen seme
Ekiaren zaldi 
Bere nia kopetako izerdiz ordaintzen duena
Bere nia kopetako izerdiz ordaintzen duena.

Aurora borealaren
lilura izatea
Aurora borealaren
lilura izatea.

Itxaron dudan oro naiz
Nire semea izanen dena
Aldiaren goiztiria
helduko dena
helduko dena.

Belatza naiz, askatasun amets
Hedoia zauritzen duen belatza
Belatza, haizearen seme
ekiaren zaldi
Bere nia bere kopetako izerdiz
ordaintzen duen inoren jopua.

Aurora borealaren
lilura izatea
Aurora borealaren
lilura izatea.


Utzi iruzkina: