Sarritan entzun eta errepikatu dugu, baina benetan diogu: euskararen egoera kezkagarria da. Instituzioek politika euskaltzaleak egiten hasi behar dute, eta gizarteak bertze aldera begiratzeari utzi behar dio. Euskararen egoera kezkagarria da: euskararen normalizazioa ez da gertatzen ari, eta atzerapausoak gero eta agerikoagoak dira. Egia da gero eta euskaradun gehiago garela, baina euskara jakitea edo euskara izatea ez da berdina. Ez digu ezertarako balio Euskal Herritar orok euskaraz jakitea gero ez badugu euskaraz solastatu behar. Ezagutza datuen gibelean, errealitate gogor bat dago: kal...
Kaletik zoazenean, nagusiki, erdarazko elkarrizketak entzuteak, Bruce Springsteenen kontzerturako iragarkia gaztelera hutsean ikusteak, larunbat gaueko futbol partida ETB1en euskaraz ezin ikusteak edo, beste behin, medikuarengana joan eta euskaraz ezin zaituela artatu konturatzeak haserretzen zaitu? Tamalez, hori gure errealitatearen parte da; euskaldunok Euskal Herrian pairatzen dugun menpeko hizkuntz egoeraren ondorioak dira guztiak. Egoera ez desiragarri eta baztertzaile horiek guztiak hala mantentzeko nahiz ugaritzeko, ordea, hainbat mekanismo daude indarrean: lege propioak egi...
Azken denboraldi luzean gure herria eta bereziki gure hizkuntza oldarraldi judizial oso bortitz bat bizitzen ari dira. Hainbat interes medio, euskara eta gaztelera parekidetasun egoeran jartzea bilatzen duten lege eta iniziatiba guztiak epaitegi bitartez atzera botatzen dituzte era sistematikoan. Bereziki Kontseiluak bultzatuta, erantzun irmoa eman nahian ibili da euskal gizartea eta bereziki euskaltzaletasuna. Alderdi politiko, sindikatu, eragile sozial eta herritarrak elkarturik gure herrian gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko. Oldarraldia, ordea, ez...
Arrotz matxista batek gure ama erail zuen. Umezurtzoi ezkutatu eginzigun egia. Bere menpean hazi gintuen, eta bere interesen araberahezi, bakoitzari “berea” emanez. Ama ahaztu, eta bakoitza “berezia”zela sinestarazteko. Ahizpok elkarrengandik aldenduz, bat eginik berekontra ez oldartzeko. Gure onarpena nahi zuen, berarekin “betidanik”eta borondatez geundela sineztaraziz. Gipuzkoarrok ama eta ahizpak ahaztuta gabiltzala iruditu zait, aurtenbereziki. Bereziak garelako ustean sakontzen ari ote garen… Aurrekoan,Ahaldun Nagusia eta alkate gehienak Tolo...