Silvia Carrasco eta transexualitatea (II)
Orain, Estatuan, supermerkatu batean bezala, erregistroko sexua, legezko sexua, aukeratu egin daiteke. Hau erokeria da, baina merkatuaren ametsa da. Atzetik industria oso bat dago hori bultzatzen eta horrek lagundu egiten dizu azkenean hori egia dela sinets dezazun. Haurtzarotik sustatzen da, sexualitatea eta haurtzaroa nahasteko asmo oso argia dagoelako. Queer teoria indibidualista da, pertsona bere gorputzetik desegiten eta disoziatzen duena. Garrantzitsuena nola sentitzen zaren delako, beste deusi erreparatu gabe.
Haur Hezkuntzatik, 3-5 urte, ikastetxeetan gertatzen ari dena transaktibismoa da, ideia transgeneristak bultzatzen dituen ideologia. 2022an La coeducación secuestrada liburua argitaratu genuen, neska eta mutilen arteko berdintasunerako hezkuntza ordezkatzeari buruzkoa, emakume eta gizonen arteko gizarte parekideenaren oinarria dena. Horrek neskak eta mutilak gela berean curriculum beraren eraginpean egote hutsa baino gehiago da. Hau da, errespetu eta lankidetza ahalik eta handiena izateko, emakumeenganako indarkeria- eta diskriminazio-jarrerak desagerrarazteko, emakumeek eskolan egindako ekarpenak eta esperientziak aitortzeko eta abarrerako gizarte-eraldaketaren alde lan egitea. 2007an onartu zen Espainiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, oso lege aurrerakoia dena eta indarrean dagoena, eta Trans Legearekin guztiz kontraesankorra dena. Hori dela eta, Trans Legea Konstituzio Auzitegiko mahaian dago, eta epaile kontserbadoreek eta aurrerakoiek inpugnatu egin dute.
Guztiz kontraesankorrak diren legeak ditugu, baina Trans Legeari baino ez zaio kasu egiten, nahiz eta Berdintasunaren Legeak esaten duen emakumeok eta gizonok guztiz berdinak garela eskubideetan eta ez dagoela sexuaren araberako diskriminaziorik. Baina hori gauzatzeko, politika aktiboak behar dira hezkuntzan, osasungintzan, komunikabideetan, lan esparruan, nonahi.
Berdintasunaren Legea Trans Legea baino maila goragoko lege organikoa da. Berdintasunaren Legeak berdintasun hori hezkuntzara nola eraman aztertzen du, eta eskola eraldatzea eskatzen du. Horretarako, irakasleak prestatu behar dira, sindikatuek horretarako lan egin behar dute, irakasleak eta familiak prestatzeko aurrekontua egon behar da, etab. Horri hezkidetza deitzen zaio. Baina ez zen inoiz ondo finkatu, alderdi politikoek zein mugimendu feministak berak ahaztu egin baitzuten hezkidetza aldarrikatzen jarraitzea.
Oso ongi finantzatuta dagoen nazioarteko transaktibismoak hutsune hori baliatu du, hezkidetzaren bandera eskuratu eta eskola guztietan transgenerismoa den aurkako ideologia sartzeko. Hezkuntzan ezezik Osasun Sarean ere gertatzen ari da. Oso larria da.
Inork ez zuen hezkidetzan interesik erakutsi; ondorioz, ez zitzaion behar bezalako finantzaziorik egokitu. Ez gintuzten gonbidatzen mugimendu feministara tailerrak ematera. Eta bat-batean, Katalunian 40 erakunde baino gehiago agertu zen, ustezko trans pertsonen eskubideen defendatzaile gisa, gay eta lesbianen mugimenduari segika. Zertaz bizi da jende hau? Diru-laguntza ofizialak jasoz, noski.
Irene Monterok eta ezker postmodernoak bertan behera utzi dute berdintasunaren aldeko borroka, eta identitatearena eta aniztasunarena jarri dute haren ordez. Yogyakartako (Indonesia) nazioarteko printzipioak nahitaez bete beharreko gisa aipatzen ditu, baina ez dira nazioarteko printzipioak, ez dira nahitaez bete beharrekoak eta ez dira nazioz gaindiko erakunde publiko batenak. Podemosek iruzurra egin du eta PSOEk eta gainerako alderdi guztiek bat egin dute berarekin.
Yogyakartako mugimendu hau 2007an hasi zen, ARCUS fundazioak deitutako bilera batekin. ARCUS transhumanismoa ardatz duen nazioarteko korporazio farmazeutikoa da. Transhumanismoa ikerkuntza mediko bioteknologikoa da, gizatasuna gainditu nahi duena eta alde makurra ere baduena, ez baitu hesirik nahi gizakiekin esperimentatzeko orduan. Bilera horretan erabaki zuten sexuaren kontua hutsala dela, sexua alda daitekeela, norbanakoaren benetako identitatea sentitutako nortasuna dela eta ideia horiek zabaltzen hasi behar dela. Hau guztia iruzur handia da, alderdi politikoek sartu diguten engainu bat. Jende horrek diru asko mugitzen du, eta lortzen dute, adibidez, Europako Kontseiluan eragitea. Adibidez, Emakumeen aurkako Indarkeria Aurreikusteko eta Borrokatzeko Hitzarmenaren artikulatuan “emakume” hitza, orain “emakume sentitzen dena” geratu da birdefinituta. Emakumeak aniztasun osoan, hau da, gizonak barne.
Jende horrek bigarren bilera bat egin zuen 2017an eta hor nazioz gaindiko erakunde guztietan infiltratzen saiatzen da. Europako Batzordean, adibidez, “sexuaren ezabaketa” sustatzeko asmoz. Honen garrantzia handia da, sexua baita emakumeen zapalkuntzaren jatorria. Horregatik, feministok nazioartean mugimendu guztiz neoliberal honen aurka azaltzen gara. Korporazio medikofarmazeutiko gehiago badira -Disney, Bayer, Pfizer, etab.- Disneyk, esaterako, genero identitatearen tratamendurako haur klinikak finantzatu ditu. Beste elementu kezkagarria da guztiz bat datozela korporazio medikofarmazeutiko horien akziodunak eta informazioaren korporazio handienenak. Horrek azaltzen du zergatik ez diguten ahotsa ematen. Erabat zentsuratuta gaude eta, azken urteotan, transgenerismoaren hizkuntza hartu dute normaltasun berritzat hedabide guztietan.
Ikastetxeetan orain derrigorrezkoak bihurtu dira berdintasunerako tailerrak, indarkeria matxistaren aurkako tailerrak, sexu-heziketari buruzko tailerrak... Hor sartzen dira erakunde transaktibistak ikasleei beren sexu-identitateari buruzko zalantzak proposatzera.
Hau askatzailea baita, modernoa. Horixe da, hain zuzen ere, nerabe batek espero duena. Tailer hauetan hainbat gezur azaltzen dute, hala nola, sexua alda daitekeela, garrantzitsuena barrutik nola sentitzen zaren dela, agian gorputz oker batean jaio zarela, aldatzeko eskubidea duzula benetan zaren hori izateko, zure etxean ez zaituztela ulertzen, ez zaituztela maite, eta abar. Eskolan armairutik ateratzeko pauso hori ematen lagunduko dizugu esaten dizute, ez dagoela emakumerik eta gizonik azaltzen dizuten bitartean. Nonbait, soilik hilekoa duen gorputz eta esperma sortzen duen beste gorputzen arteko harremanak izatera mugatzen gara.
Irakasleak erabiltzen dira trans haurrak antzemateko. Erakundeak ikastetxeetan sartzen dira, ikasleei astakeria horiek azaltzen dizkiete eta irakasleak horretarako ikastaro egokiekin prestatzen dituzte. Haur bat atera bezain laster trans akonpainamendu protokoloa ireki behar zaio eta familia aurka balego, familiaren aurkako tratu txarren espedientea irekitzen zaio. Euskadiko protokoloan honela jasota dago. Irakasleak hau astakeria dela uste badu, lehenik ateratzeko eskatzen diote, eta tematzen bada lan espedientea ireki dakioke.
https://www.youtube.com/watch?v=NOYaNesT1mk
ARTIKULUAREN LEHEN ATALA: https://blogak.eus/euskal-herritik/silvia-carrasco-eta-transexualitatea-i
joan mari beloki kortexarena
2025-11-28

Iruzkinak
Utzi iruzkina: