Puntu Takoma "Ez gara modernoak"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-11-23 12:44

pyromanya@hotmail.com 1763898466345

Labetik atera berri du lehen lan luzea Iruñerriko taldeak. Lan honek hiru motatako kantuak dakartza: Lehergarriak lehenik, apur bat kañeroak gero, eta kantu pausatu eta geldoak azkenik. “Ez gara modernoak” edo “Soka beltzen urradura”-rekin 90etako rock alternatiboaren presentzia nagusi da eta lehenengo aipatu kanta hura Man Or Astro-Man? bezalako taldeen orbitan kokatu behar dugu. Errepika bizia dauka “Patroririk ez” kantuak, eta “Xete” bera, geldoa den arren, gitarren potolotasunak izaera berezia ematen dio. Askotariko lana da, oso bariatua eta hainbatetan pizgarria.


Utzi iruzkina: