BOTAKA

Pentsamendu kritikoaren inguruan

Neokarlismoa

No profile photo BOTAKA | 2025-12-05 11:34

Orain dela urte batzuk Ataun of the Dead film laburren trilogia egin zuten Xabier Padin eta Beñat Iturriozen zuzendaritzapean. Bertan, Zumalakarregirekin batera hainbat karlista berpiztu eta gaur egungo testuinguruan kokatu zituzten. Karlista zonbien film horrek, baina, fantastikotik pentsatzen dugun baino gutxiago zuela uste dut. Karlismoa, gurean, foruak babesteko estrategia bat izan zen; Espainiako guda dinastiko batean errege konkretu baten alde egiten baitzuen errege horrek foruak babestuko zituelakoan. Estrategia horren arabera, Espainiak onartu eta babestu behar zituen gure fo...