Janu Sirsasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-13 12:16



Vrkasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-09 12:29




Asanen oinarriak

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2021-08-08 13:57

Namaste. Interneten asanen irudiak bilatzen ditudanean argazki ederrak agertzen zaizkit: gorputz argalak, malguak, polit jantziak,... eta oso ondo daude, baina, beti etortzen zait pentsamentu berbera..."horrela, badirudi yoga pertsona argalek eta oso malguak direnek bakarrik praktikatu dezaketela, gorputz "perfektua" dutenek, alegia, eta pentsamendu horrek bultzatuta hasi nuen blog hau, edozein motatako gorputzentzako yoga erakutsi nahi duena. Ez dut ezer berririk asmatu, yoga horrelakoa da, DENONTZAKO. Gainera, Asana yogaren zati bat da, ez osotasuna. Beste hausnarketa bat ere ekartzen d...



Shavasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2021-02-12 12:05


Bhujangasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2020-11-20 12:14




Dandasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-10-14 17:19


Chakravakasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-09-14 09:04

Namaste. Lau hankatan jarrita katu baten antzerako mugimenduak egiten dituen gorputz-jarrera da. Nik ikasi nuenean Chakravakasana izenez ezagutu nuen eta horregatik erabiltzen dut hemen, baina beste izen asko ere ikusi izan dut han eta hemen: Marjaryasana, Bidalasana edo Vidalasana, Bilikasana edo Bitilasana, katuaren gorputz-jarrera, katu eta behiaren gorputz-jarrera,... Gaur egun asko egiten den asana bat da, oso erraza delako, edozeinentzako balio duelako eta era berean onura galantak eman ditzakeelako. Gainera asana batetik bestera pasatzeko trantsiziozko asana egokia izaten da askota...


Uttanasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-08-07 13:26

Namaste. Uttanasanaren esanahia: luzaketa sakonaren gorputz-jarrera. Ut: bizia, sakona. Tan: luzaketa asana: gorputz jarrera. Zutik, hankak elkartuta eta luzatuta daudela egiten den gorputzaren tolestaketa da. Asana honetan zango-sagarrak, muskulo iskiotibialak, ipurdikoak (gluteoak) eta bizkarreko hainbat muskulo luzatzen ditugu: gorputzaren atzealde osoa luzatzen dugu. Orokorrean muskulo iskiotibialak (izterren atzealdekoak) oso gogortuta izaten ditugu eta hauek luzatzea zaila egingo zaigu hasieran. Praktikarekin malgutasuna lortuko dugu. Hasieran ez dugu egingo Uttanasana ideala, b...


Urdhva Hastasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-05-14 09:36

Namaste. Asana honetan gorputza luzera osoan luzatzen dugu. Izenaren esanahia "eskuak goian dauzkagun gorputz jarrera" da. Hasta: eskua. Urdhva: goian, gora. ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK Tadasanan hasita, arnasa hartuz besoak altxatzen hasiko gara, besoak zuzen eta esku-ahurrak bata besteari begira daudela. Arnasa hartzen pasatzen dugun denbora tarte berdinean igoko ditugu besoak. Sorbaldak lasai eta behean mantenduko ditugu, jarri arreta ea gehiegizko tentsioarekin gelditu diren igota. Hala bada sorbaldak jaitsi besoak goian mantenduta. Arnasa botaz besoak jaitsi. Arnasa botatze...


Namaste. Yogako zutikako asanak bi izen ditu: Tadasana: mendiaren gorputz jarrera. Samasthiti: egonaldi orekatua. Batzuk biak batera erabiltzen dituzte, beste batzuk bietako bat bakarrik. Oinarrizko asana bat da eta gure egunerokoan dabilkigun gorputz jarreraz jabetzeko eta zuzentzeko bidea ematen digu. Itxuraz oso erraza dirudi, baina zehaztasun txiki asko izan behar dira kontutan eta etengabeko arreta. Gure hankazpiek, azken finean gure euskarriak, duten garrantziaz hitzegiten digu.   ASANARA IRISTEKO PAUSOAK - Zutik jarri tente. - Asana klasikoan oinak elkartuta jarri behar...


Asana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-03-24 11:34

Namaste. Gehienok asana edo gorputz jarrerak eginez hurbildu gara yogara eta asanarekin hasiko gara hemen ere yogaren baliabideak azaltzen. Lehenengo begiratuan esan dezagun asanak gorputza osasuntsu mantentzeko balio dutela. Tolestaketa, estutze eta luzaketa ezberdinek gure gorputzeko artikulazio eta organu ezberdinetan eragiteko asmatuta daude; bertako odola zirkulatzen jartzen dute odol berri garbia iritsi dadin. Denbora pixka batean eroso mantendu dezakegun gorputz jarrera bat da asana. Erosoegi egotearen eta gehiegizko esfortzua egitearen oreka bilatu behar dugu asana bakoitzean. La...


Azken iruzkinak