Namaste. Azkenaldian dabilkigun beroari erreparatuz ilargiaren arnasketarekin gogoratu gara. Aurreko batean eguzkiaren pranayama ikusi genuen eta gaur ilargiarena ikusiko dugu. "Chandra"-k ilargia esan nahi du eta "bheda"-k zuloa egin, beraz, osotasunean zera esan nahi du: ilargi-hodia zulatzen edo garbitzen duen arnasketa. Ilargi-hodia Ida "nadi"-a da, ezkerreko sudurzuloan hasten dena (Ikus bedi "Txakrak. Sarrera" idatzia). JARRAIBIDEA Meditazio jarrera batean praktikatuko dugu, begiak itxita, era erlaxatu batean. Vishnu mudra erabili dezakegu eskuan (ikus bedi "Nadi So...
Namaste. Kundalini zer den ikusi genuen aurrekoan eta gaur Kundalini yogaren txanda da. Beti esaten dugun bezala yoga, bat eta bakarra da, beti helburu bera duena, baina yoga egoerara iristeko bidean herraminta asko erabiltzen ditugu eta talde batzuk herraminta batzuk maizago erabiltzen dituzte beste batzuk baino, eta horrela izendatu dira hainbeste yoga estilo. Nere kasuan, ez dut sekula Kundalini yoga praktikatu. Bai praktikatu ditut bertan erabiltzen diren hainbat "herraminta". Beraz, bibliografiara jo dut informazio gehiagoren bila. ZER DA Kundalini yoga izenaren babesean os...
Namaste. Zer da Kundalini? Yogak duen hitz ezagunenetakoa da eta misteriotsua ere bai, yoga ezagutzen ez dutenen artean. Hemen, Kundaliniri buruz, Swami Sivanandak egiten duen deskribapena. "Lotan dagoen eta suge forma duen Shakti-ren indarra da Kundalini. Bizkarrezurraren oinarrian dago kokatuta, Muladhara txakran, 3 buelta t'erdi emanda eta beherantz begira. Samadhi egoera lortzea ezinezkoa da aurretik ez badugu esnatzen. Pranayaman Kumbhaka praktikatzen denean berotasuna sortzen dugu. Bero honek Kundalini esnatzen du eta goruntz abiatzen da Sushuma Nadian zehar. Orduan, yoga praktik...
Namaste. "Ez dago ezer Lurrean, zeruan edo Jainkoen artean naturatik (Prakriti) jaiotzen diren guna hauetatik libre denik." Bhagavad Gita 18.40. SARRERA Indiako Samkhya filosofia eskolak errealitatea 2 kategoriatan banatzen du: hautematen duen hura (Purusha) alde batetik eta hautematen dena (Prakriti) bestetik. Yogaren helburua aldakorra dena (Prakriti) eta aldatzen ez dena (Purusha) ezberdintzera iristean datza. Brahman edo Purusha artzat hartzen da: botere absolutu ar hau beste botere dinamiko eme batekin osatzen da, Shakti edo Prakriti. Unibertsoko materia guztia Prakriti izeneko o...
Namaste. Swami Sivananda-ren (1887-1963) "La ciencia del Pranayama" liburuaren laburpen pertsonala doakizu hemen: liburuan agertzen diren puntu nagusiak eta detaile batzuk zehatzago jarrita. HASIERA Hasierako errezua: "Emaiguzu indarra Yogan arrakasta lortzeko" HARI OM TAT SAT OM SANTI SARRERA Prana, existitzen den bizi-indar zoragarriena bezala definitu dezakegu. Plano fisikoan mugimendu eta ekintza bihurtuta ikus dezakegu, eta adimenean pentsamentu bihurtuta. Pranayama-k bizi-indarraren kontrola esan nahi du eta hori da Yogiaren helburua. Hinduen filosofiaren arabera Naturak...
Namaste. Vedanta-ren arabera, hau da 4 Vede-n (Veda) ondorengo jakintza edo pentsakera filosofikoaren arabera, gizakiaren esentzia espiritualak (Atman), Kosha izeneko 5 estalki edo bilgarri ditu. Gure gorputza 5 estalkiz osatuta dago. Kosha bakoitzak kontzientzia maila desberdin bat adierazten du. Sakonena, kontzientzia maila fin eta sotilena duena da. Matrioska batekin konparatu daitezke, denak bata bestearen barruan ezinhobeto sartzen direlarik: baina koshak ezin dira bereizi, bata bestearekin erabat elkar harilkatuta, saretuta baitaude eta batean gertatzen denak besteengan du eragina....
Namaste. Gaurkoan Nidra yogari buruzko datu teoriko batzuk aipatuko ditugu, aurreko testuaren osagarri. "Esna gaudenean dugun kontzientzia arrunta, kontzientzia mota bat besterik ez da, beste kontzientzia mota batzuengandik geruza fin batek ezberdintzen duena. Bizitza guztia pasatu dezakegu beste kontzientzia moten existentzia ezagutu gabe, baina pizgarri batekin bere irekitasun osoan agertuko dira." William James. KONTZIENTZIA EGOERA EZBERDINAK Psikologia eskola batzuen arabera adimenak 3 dimentsio ditu: kontzientzia, subkontzientzia eta inkontzientzia. Yogaren ikuspegitik abiatuta ("...
Namaste. Nidra yogari buruz arituko gara gaur. Nidra yoga, loaren yoga bezala itzuli dezakegu. Loa naturaren indar misteriotsu bat da, inork ihesi egin ezin diona. Indian Nidra Shakti deitzen diote indar horri, loaren indarraren jainkosa. 20-25 urte inguru pasatzen ditugu gure bizitzan lotan eta horietatik 4 ametsetan. Beraz, egoera hori pixka bat aztertzeak merezi du. Nidra yogak eskeintzen diguna edozein kontzientzia egoera kontzienteki behatzeko aukera da. NIDRA YOGA ZER DA? Nidra yoga lo geratzearen prozesuari buruzko meditazio bat da. Erlajazio sakona lortzeko metodo bat ...
Namaste. Oñatin bizi den lagun on batek hitzegin zidan lehenbizikoz bhavanaz. Eskerrik asko Amaia ;-) Beraien yoga-eskolan egunero bhavana praktika txiki bat egiteko testu eder bat dute: "Maitasunez pentsatzen dut, gauza eta izaki oro Izpiritu Unibertsalaren baitatik sortuak izan direla eta honek, dena uztartuz, dena eusten duela hurrenkera konstate batean eta betiereko Bizitzan. Horregatik, izaki guztiak, nola haundienak hala txikienak, Bizitza berberean parte hartzen dute, Gorputz Kosmiko bakarra osatuz." Metta Bhavana praktika budista bat da. "Baldin...
Namaste. "Bizitza lorategi bat bezalakoa da. Loreak zimeldu eta hostoak hil egiten dira. Hondar horiek baztertzen baditugu soilik, jasoko dugu erabat lore eta hosto berrien edertasuna. Era berean baztertu behar ditugu gure izpiritutik iraganeko esperientzia txar eta ilunak. Bizitzea ahazteaz gogoratzea da. Barkatu ezazu barkatu beharrekoa. Ahaztu ezazu ahaztu beharrekoa. Besarkatu ezazu bizitza kemen berriarekin... Bizitzaren une bakoitza begirada berri batekin hartu beharko genuke, iriki berria den lore bat bezala." Mata Amritanandamayi Om shanti shanti shanti