Kundalini
Namaste.
Zer da Kundalini? Yogak duen hitz ezagunenetakoa da eta misteriotsua ere bai, yoga ezagutzen ez dutenen artean.
Hemen, Kundaliniri buruz, Swami Sivanandak egiten duen deskribapena.
"Lotan dagoen eta suge forma duen Shakti-ren indarra da Kundalini. Bizkarrezurraren oinarrian dago kokatuta, Muladhara txakran, 3 buelta t'erdi emanda eta beherantz begira.
Samadhi egoera lortzea ezinezkoa da aurretik ez badugu esnatzen.
Pranayaman Kumbhaka praktikatzen denean berotasuna sortzen dugu. Bero honek Kundalini esnatzen du eta goruntz abiatzen da Sushuma Nadian zehar. Orduan, yoga praktikatzaileek ikuskari ezberdinak izaten dituzte. Kundalini 6 txakretan zehar igarotzen da eta Sahasrara-n (mila hostoloreen lotoa, 7. txakra) eserita dagoen Siva Jaunarekin elkartzen da. Momentu horretan Nirvikalpa Samadhi-a gertatzen da eta Yogiak askatasuna erdiesten du eta baita, Aishvarya jainkotiar guztiak ere. (Aishvarya: aberastasun, oparotasuna).
Beharrezkoa izango da Pranayama eta adimenaren kontzentrazioa mantentzea.
Kundalini, behin esnatuta eta Manipurara (3. txakra) iritsi ondoren, berriz ere jeitsi daiteke Muladhararaino (1. txakra). Kasu honetan, indarrak hartuta berriz altxatu daiteke. Baina oso kontutan izan behar da, Kundalini esnatzen saiatu aurretik praktikatzaileak irrika guztiak albo batera utzita behar dituela eta "Vairag"-az beteta egon behar duela (Vairag: desatxikimentua).
Kundalini hari izpi argitsu bat bezalakoa da. Esnatzen denean txistu antzeko hots bat ateratzen du, suge bat makila batekin zirikatua denean bezala, Sushuma kanalean gora doana. Txakrak eta adimena geruzaz geruza zeharkatzen dituenean, kanala irikita gelditzen da eta yogiak hainbat Siddhi (botere psikologikoak) lortzen ditu."
BIBLIOGRAFIA
- "La ciencia del Pranayama" Swami Sivananda.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: