Kategoria: Yoga zer da
Namaste. Zer da Kundalini? Yogak duen hitz ezagunenetakoa da eta misteriotsua ere bai, yoga ezagutzen ez dutenen artean. Hemen, Kundaliniri buruz, Swami Sivanandak egiten duen deskribapena. "Lotan dagoen eta suge forma duen Shakti-ren indarra da Kundalini. Bizkarrezurraren oinarrian dago kokatuta, Muladhara txakran, 3 buelta t'erdi emanda eta beherantz begira. Samadhi egoera lortzea ezinezkoa da aurretik ez badugu esnatzen. Pranayaman Kumbhaka praktikatzen denean berotasuna sortzen dugu. Bero honek Kundalini esnatzen du eta goruntz abiatzen da Sushuma Nadian zehar. Orduan, yoga praktik...
Namaste. "Ez dago ezer Lurrean, zeruan edo Jainkoen artean naturatik (Prakriti) jaiotzen diren guna hauetatik libre denik." Bhagavad Gita 18.40. SARRERA Indiako Samkhya filosofia eskolak errealitatea 2 kategoriatan banatzen du: hautematen duen hura (Purusha) alde batetik eta hautematen dena (Prakriti) bestetik. Yogaren helburua aldakorra dena (Prakriti) eta aldatzen ez dena (Purusha) ezberdintzera iristean datza. Brahman edo Purusha artzat hartzen da: botere absolutu ar hau beste botere dinamiko eme batekin osatzen da, Shakti edo Prakriti. Unibertsoko materia guztia Prakriti izeneko o...
Namaste. Era xume batean yogaren jatorria azaltzen saiatuko gara. Yoga antzinatik datozen praktika eta jakintza multzo bat da, denborarekin adar ezberdinak sortu dituena. Yogari buruzko datu zaharrenak prehistorikoak dira eta arkeolojiaren bitartez iritsi dira gureganaino. Lehenengo zibilizazioen artean dago Indo ibaiaren arroan sortu zena K.a. 3300-1300 urteen artean. Indo ibaiaren ur-emariaren urteroko gorabeherengatik ondoko lurrak oso emankorrak ziren eta bertan bizi zirenak hasieran nekazariak izan ziren, baina, pixkanaka, bertako aberastasunagatik, herriak eta hiriak ere sortu zir...
Yoga motak (2): Raja yoga eta Hatha yoga. "Hatha Pradipika" liburua
Namaste. Gaurkoan, "Yoga motak (1)..." sarreran hasitako azalpenarekin jarraituko dugu. Esan bezala 5 yoga mota edo yogaren alderdi nagusi eta klasiko izendatzen dira: Jñana yoga, Karma yoga, Bhakti yoga, Raja yoga eta Hatha yoga. Lehenengo hirurak aurrekoan azaldu genituen pixka bat eta orain Raja yoga eta Hatha yogaren txanda da. RAJA YOGA Patanjaliren yoga sutratan azaltzen den yogari esaten diote Raja yoga, baina "yoga" bakarrik esanda ere berdina litzateke. Raja yoga: erret-yoga edo erregeen yoga bezala itzuli daiteke. Ashtanga yoga bezala ere ezagutzen da, hau da, "8 pausota...
Namaste. Patanjaliren arabera yogak honako 8 osagai edo adar ditu: II.29: yamaniyamasanapran.ayamapratyaharadharan.adhyanasamadhayo's.t.avangani Yogak honako 8 osagai edo adar ditu: Yama: gure ingurunearekiko ditugun jarrerak. Niyama: gure buruarekiko ditugun jarrerak. Asana: ariketa fisikoen iharduna. Pranayama: arnasketa ariketen iharduna. Pratyahara: zentzumenen eustea. Dharana: adimena nahierara bideratzeko gaitasuna. Dhyana: ulertu nahi dugun horrekin harremanak garatzeko gaitasuna. Samadhi: ulertu nahi dugun horrekiko erabateko uztartzea, integrazioa. Hurrenkera...