Ashtanga Yoga Patanjali-ren arabera

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-05-05 10:00

Namaste.

Patanjaliren arabera yogak honako 8 osagai edo adar ditu:

II.29: yamaniyamasanapran.ayamapratyaharadharan.adhyanasamadhayo's.t.avangani

Yogak honako 8 osagai edo adar ditu:

  1. Yama: gure ingurunearekiko ditugun jarrerak.
  2. Niyama: gure buruarekiko ditugun jarrerak.
  3. Asana: ariketa fisikoen iharduna.
  4. Pranayama: arnasketa ariketen iharduna.
  5. Pratyahara: zentzumenen eustea.
  6. Dharana: adimena nahierara bideratzeko gaitasuna.
  7. Dhyana: ulertu nahi dugun horrekin harremanak garatzeko gaitasuna.
  8. Samadhi: ulertu nahi dugun horrekiko erabateko uztartzea, integrazioa.

Hurrenkera honek kanpoarekiko harremanetik introspekzio sakonenarainoko bidea jarraitzen du. Baina yogako praktikan ez da nahita nahi ez orden hau jarraitu beharrik. Bakoitzak bide ezberdina egingo du, norberari gehien komeni zaiona. Praktikan aurrera goazen heinean 8 adarrak aldi berean garatuz joango dira.

("Patanjaliren yoga sutrak" liburuaren T.K.V. Desikachar-en bertsiotik itzulita)

Om shanti shanti shanti

 

 

 

 


Utzi iruzkina: