Dandasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-10-14 17:19


Namaste. Pranayama edo arnasketa kontzientea zer den ulertuz joateko aspaldiko 2 liburutan pranayamari buruz esaten dituzten hainbat gauza aipatuko ditugu gaur. Hasteko "prâna" definitzen saiatuko gara. Prana unibertso osoan dagoen bizi-indarra da. Yogaren zientziarentzat bizi-indar hau da pertsonen osasuna mantentzen duena eta yogia bere gorputzean prana biltzen saiatzen da. Arnasa hartzea pranarekin harremanetan jartzea izango litzateke. Prana ez da arnasa bakarrik, unibertso osoko bizi-indar guztia sartzen da bere baitan. Arnasa kontrolatzen hasten gara prana erregulatzeko bidean...


Chakravakasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-09-14 09:04

Namaste. Lau hankatan jarrita katu baten antzerako mugimenduak egiten dituen gorputz-jarrera da. Nik ikasi nuenean Chakravakasana izenez ezagutu nuen eta horregatik erabiltzen dut hemen, baina beste izen asko ere ikusi izan dut han eta hemen: Marjaryasana, Bidalasana edo Vidalasana, Bilikasana edo Bitilasana, katuaren gorputz-jarrera, katu eta behiaren gorputz-jarrera,... Gaur egun asko egiten den asana bat da, oso erraza delako, edozeinentzako balio duelako eta era berean onura galantak eman ditzakeelako. Gainera asana batetik bestera pasatzeko trantsiziozko asana egokia izaten da askota...


Arnasketari begira

1
Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-08-22 17:33

Namaste. Jaiotzen garenean egiten dugun lehenengo gauza arnasa hartzea da, beraz oso goiz ikasten dugun zerbait da. Txikitan muskuloak malguak izaten ditugu eta horregatik erraza da arnasketa betea egitea. Haunditzen goazen heinean, ordea, gure posturek, estresak, emozioek eta bizi-ohiturek eraginda muskuloak zurruntzen joaten dira eta honek arnasketa lasaia galarazi dezake. Tente eseritzearekin gertatzen den bezalaxe: umetan eserita egoten ikasten dugunean bizkarrezurra tente jartzen dugu baina urte batzuetara nola eseritzen gara? tente? bai? ARNASKETA SISTEMA Nerbio sistema autonomo ed...


Uttanasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-08-07 13:26

Namaste. Uttanasanaren esanahia: luzaketa sakonaren gorputz-jarrera. Ut: bizia, sakona. Tan: luzaketa asana: gorputz jarrera. Zutik, hankak elkartuta eta luzatuta daudela egiten den gorputzaren tolestaketa da. Asana honetan zango-sagarrak, muskulo iskiotibialak, ipurdikoak (gluteoak) eta bizkarreko hainbat muskulo luzatzen ditugu: gorputzaren atzealde osoa luzatzen dugu. Orokorrean muskulo iskiotibialak (izterren atzealdekoak) oso gogortuta izaten ditugu eta hauek luzatzea zaila egingo zaigu hasieran. Praktikarekin malgutasuna lortuko dugu. Hasieran ez dugu egingo Uttanasana ideala, b...



Urdhva Hastasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-05-14 09:36

Namaste. Asana honetan gorputza luzera osoan luzatzen dugu. Izenaren esanahia "eskuak goian dauzkagun gorputz jarrera" da. Hasta: eskua. Urdhva: goian, gora. ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK Tadasanan hasita, arnasa hartuz besoak altxatzen hasiko gara, besoak zuzen eta esku-ahurrak bata besteari begira daudela. Arnasa hartzen pasatzen dugun denbora tarte berdinean igoko ditugu besoak. Sorbaldak lasai eta behean mantenduko ditugu, jarri arreta ea gehiegizko tentsioarekin gelditu diren igota. Hala bada sorbaldak jaitsi besoak goian mantenduta. Arnasa botaz besoak jaitsi. Arnasa botatze...



Namaste. Patanjaliren arabera yogak honako 8 osagai edo adar ditu: II.29: yamaniyamasanapran.ayamapratyaharadharan.adhyanasamadhayo's.t.avangani Yogak honako 8 osagai edo adar ditu: Yama: gure ingurunearekiko ditugun jarrerak. Niyama: gure buruarekiko ditugun jarrerak. Asana: ariketa fisikoen iharduna. Pranayama: arnasketa ariketen iharduna. Pratyahara: zentzumenen eustea. Dharana: adimena nahierara bideratzeko gaitasuna. Dhyana: ulertu nahi dugun horrekin harremanak garatzeko gaitasuna. Samadhi: ulertu nahi dugun horrekiko erabateko uztartzea, integrazioa. Hurrenkera...


Namaste. Yogako zutikako asanak bi izen ditu: Tadasana: mendiaren gorputz jarrera. Samasthiti: egonaldi orekatua. Batzuk biak batera erabiltzen dituzte, beste batzuk bietako bat bakarrik. Oinarrizko asana bat da eta gure egunerokoan dabilkigun gorputz jarreraz jabetzeko eta zuzentzeko bidea ematen digu. Itxuraz oso erraza dirudi, baina zehaztasun txiki asko izan behar dira kontutan eta etengabeko arreta. Gure hankazpiek, azken finean gure euskarriak, duten garrantziaz hitzegiten digu.   ASANARA IRISTEKO PAUSOAK - Zutik jarri tente. - Asana klasikoan oinak elkartuta jarri behar...