Kaixo, namaste, yogari buruz idatziko dut. Yogari buruz dakidana eta ikasten ari naizena ordenatzeko eta sakontzeko modu bat da hau. Gainera, hemen idatzita, beste edozeinentzat baliagarri izan daitekeena denon eskura jartzen dut. Yoga probatu nuenetik onurak besterik ez dizkit ekarri eta horregatik jarri nahi ditut idatzita euskaraz aspaldiko jakintza honek irakasten dizkigunak. Garrantzitsua da azpimarratzea yoga praktikatu egin behar dela bere onurak ezagutu ahal izateko. Yogari buruz irakurtzeak bakarrik ez du askorik balio. Yoga era askotara egin daiteke. Yoga egiteak ez du esan nah...