Kategoria: Pranayama
Namaste. Azkenaldian dabilkigun beroari erreparatuz ilargiaren arnasketarekin gogoratu gara. Aurreko batean eguzkiaren pranayama ikusi genuen eta gaur ilargiarena ikusiko dugu. "Chandra"-k ilargia esan nahi du eta "bheda"-k zuloa egin, beraz, osotasunean zera esan nahi du: ilargi-hodia zulatzen edo garbitzen duen arnasketa. Ilargi-hodia Ida "nadi"-a da, ezkerreko sudurzuloan hasten dena (Ikus bedi "Txakrak. Sarrera" idatzia). JARRAIBIDEA Meditazio jarrera batean praktikatuko dugu, begiak itxita, era erlaxatu batean. Vishnu mudra erabili dezakegu eskuan (ikus bedi "Nadi So...
Namaste. Kapalabhati arnasketa teknika bat da; arnas aparatua garbitzeko ariketa bat. Bere ezaugarririk nabarmenena arnas botatzea azkarra eta indartsua egitean datza. "Kapala"-k buruhezurra esan nahi du eta "bhati"-k garbitzea, beraz, buruaren garbiketa bezala itzul daiteke. "Hatha Yoga Pradipika" liburuan 6 kriya edo garbiketa prozesu aipatzen ditu. "II.22.: Satriyak: 6 kriyak, 6 prozesu purifikatzaileak honako hauek dira: dhauti, basti, neti, trataka, nauli eta khapalabhati." Hurrenez hurren gure hesteak, heste lodia, sudurzuloak, begiak, urdaila eta arnas aparatua garbitzeko e...
Namaste. Pranayama edo arnasketa kontzientea zer den ulertuz joateko aspaldiko 2 liburutan pranayamari buruz esaten dituzten hainbat gauza aipatuko ditugu gaur. Hasteko "prâna" definitzen saiatuko gara. Prana unibertso osoan dagoen bizi-indarra da. Yogaren zientziarentzat bizi-indar hau da pertsonen osasuna mantentzen duena eta yogia bere gorputzean prana biltzen saiatzen da. Arnasa hartzea pranarekin harremanetan jartzea izango litzateke. Prana ez da arnasa bakarrik, unibertso osoko bizi-indar guztia sartzen da bere baitan. Arnasa kontrolatzen hasten gara prana erregulatzeko bidean...
Namaste. Jaiotzen garenean egiten dugun lehenengo gauza arnasa hartzea da, beraz oso goiz ikasten dugun zerbait da. Txikitan muskuloak malguak izaten ditugu eta horregatik erraza da arnasketa betea egitea. Haunditzen goazen heinean, ordea, gure posturek, estresak, emozioek eta bizi-ohiturek eraginda muskuloak zurruntzen joaten dira eta honek arnasketa lasaia galarazi dezake. Tente eseritzearekin gertatzen den bezalaxe: umetan eserita egoten ikasten dugunean bizkarrezurra tente jartzen dugu baina urte batzuetara nola eseritzen gara? tente? bai? ARNASKETA SISTEMA Nerbio sistema autonomo ed...