Surya Bedhana pranayama edo eguzkiaren arnasketa

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2021-01-12 15:41

hauzerda@hotmail.com 1610462740274

Namaste.

Azken egunetan egin duen hotza dela eta arnasketa honi ekingo diogu. Aktibatu egiten zaituen pranayama mota bat da. "Surya"-k eguzkia esan nahi du eta "bheda"-k zuloa egin, beraz, osotasunean zera esan nahi du: eguzki-hodia zulatzen (garbitzen) duen arnasketa. 

Eguzki-hodia Pingala "nadi"-a da ,eskubiko sudurzuloan hasten dena (ikus bedi "Txakrak. Sarrera" idatzia).

Meditazio jarrera batean praktikatuko dugu, begiak itxita, era erlaxatu batean.

Vishnu mudra erabili dezakegu eskuan (ikus bedi Nadi Sodhanari buruzko idatzia).

Arnasketa erosoa eta ixila izango da.

Pranayama honen ziklo bat hauxe litzateke: ezkerreko sudurzuloa tapatuz eskubiko sudurzulotik arnasa hartu; ondoren, ezkerreko sudurzuloa askatu, eskubikoa tapatu eta ezkerreko sudurzulotik arnasa bota. 

Hasieran horrela egingo dugu eta praktika hartuz joaten garenean birikak beteta daudenean arnasaren atxikitze bat egin dezakegu, hasieran motza eta denborarekin haziz joan daitekeena. 12 ziklorekin hasiko gara eta kopurua gehituz joango da denborarekin.

ONURAK

  • Gorputzaren berotasuna haunditzen du.
  • Nerbio sistema bizkortzen du. Nagikeria gailentzen laguntzen digu.
  • Burua eta kopeteko sinuak argitzen ditu.

KONTUZ

  • Arazo kardiobaskularrak, tentsio altua, epilepsia edo antsietatea badituzu ez ezazu Surya Bhedana praktikatu.
  • Otorduen ondoren ez praktikatu, liseriketa zaildu dezakeelako.
  • Chandra Bedhana pranayamarekin batera ez praktikatu (ilargi-hodia zulatzen duen arnasketa).

LAGUNGARRI IZAN DAITEKE

Eskubiko sudurzulotik hartzen dugun arnasa kolore gorrikoa eta epela irudikatuko dugu eta ezkerreko sudurzulotik botatzen dugun arnasa urdina eta frexkoa.

 

XV. mendekoa den "Hatha Yoga Pradipika" liburuan horrelaxe agertzen da pranayama hau:

II.48-49. SURYABEDHANA: eserleku egokian asanan bermatuta eskubiko sudurzulotik arnasa hartu, kumbhaka egin (arnasaren atxikipena) bere eragina iletan eta hazkazal muturretan nabaritu arte eta ondoren arnasa bota mantso ezkerreko sudurzulotik.

II.50. Iharduera bikain hau, suryabedhana, behin eta berriz egin beharko genuke. Kopeteko sinuak garbitzen ditu eta "vata"*-ren desorekak eta parasitoek sortutako gaixotasunak suntsitzen ditu.

* Ayurveda-ren arabera, hau da, Indiako sendatzeko aintzinako zientziaren arabera, unibertsoa edo bertako edozein gauza 5 osagaiez osatuta dago: airea, sua, ura, lurra eta eterra. Era berean, 5 osagai hauen proportzio desberdinek 3 "dosha" edo nolakotasun nagusi sortzen dituzte: vata, pitta eta kapha.

 

Eskerrik asko Jone Galparsorori argazki ederrarengatik.

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: