Chandra Bedhana pranayama edo ilargiaren arnasketa
Namaste.
Azkenaldian dabilkigun beroari erreparatuz ilargiaren arnasketarekin gogoratu gara. Aurreko batean eguzkiaren pranayama ikusi genuen eta gaur ilargiarena ikusiko dugu. "Chandra"-k ilargia esan nahi du eta "bheda"-k zuloa egin, beraz, osotasunean zera esan nahi du: ilargi-hodia zulatzen edo garbitzen duen arnasketa.
Ilargi-hodia Ida "nadi"-a da, ezkerreko sudurzuloan hasten dena (Ikus bedi "Txakrak. Sarrera" idatzia).
JARRAIBIDEA
Meditazio jarrera batean praktikatuko dugu, begiak itxita, era erlaxatu batean.
Vishnu mudra erabili dezakegu eskuan (ikus bedi "Nadi Sodhana pranayama edo txandakako arnasketa" idatzia).
Arnasa erosoa eta ixila egingo dugu.
Pranayama honen ziklo bat hauxe litzateke: eskubiko sudurzuloa tapatuz ezkerreko sudurzulotik arnasa hartu; ondoren, eskubiko sudurzuloa askatu, ezkerrekoa tapatu eta eskubiko sudurzulotik arnasa bota.
Hasieran horrela egingo dugu eta praktika hartuz joaten garenean, birikak beteta ditugunean arnasaren atxikitze bat egin dezakegu, hasieran motza eta denborarekin haziz joan daitekeena. 12 ziklorekin hasiko da eta denborarekin gehituz joan gaitezke.
ONURAK
- Lasaigarria da. Gauean egiteko egokia; loari laguntzen dio.
- Gorputzeko berotasuna baretzen du.
- Burmuineko eskuin hemisferioa kitzikatzen du, emozioena.
- Gogameneko pentsamentu kopurua txikitzen laguntzen du.
- Meditaziorako prestaketa ona da.
KONTUZ
- Surya Bedhana Pranayamarekin batera ez da praktikatu behar.
- Gizentasuna edo liseriketa geldoa edo karkaxa gehiegi edo antsietatea duten pertsonei ez zaie komeni Chandra Bedhana Pranayama praktikatzea.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: