Prânâyâmâ-ri begira

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-09-29 10:35

Namaste.

Pranayama edo arnasketa kontzientea zer den ulertuz joateko aspaldiko 2 liburutan pranayamari buruz esaten dituzten hainbat gauza aipatuko ditugu gaur.

Hasteko "prâna" definitzen saiatuko gara. Prana unibertso osoan dagoen bizi-indarra da. Yogaren zientziarentzat bizi-indar hau da pertsonen osasuna mantentzen duena eta yogia bere gorputzean prana biltzen saiatzen da. Arnasa hartzea pranarekin harremanetan jartzea izango litzateke. Prana ez da arnasa bakarrik, unibertso osoko bizi-indar guztia sartzen da bere baitan. Arnasa kontrolatzen hasten gara prana erregulatzeko bidean.

Hona hemen, "Yoga-Sutra de Patanjali" liburuaren T.K.V. Desikachar-en bertsiotik pranayamari buruzko sutra batzuk diotena:

I.34.: pracchardanavidhâran.âbhyâm. vâ prân.asya

Adimenaren lasaitasuna galtzen denean: "Oso lagungarria izan daiteke arnas-botatze luzeak praktikatzen dituen arnas ariketak egitea."

II.49.: tasminsatishvâsaprashvâsayorgativicchedah. prânâyâmah.

"Pranayama, nahita egindako arnasketaren erregulazioa da eta nahigabe egindako arnasketa ordezkatzen du. Beharrezkoa da aurretik asana pixka bat menderatzea."

II.50.: bâhyâbhyantarastambhavrttirdeshakâlasam.kh yâbhih. paridr.s.t.o dîrghasûks.mah

"Arnas-hartze, arnas-botatze eta arnas-etenaren erregulazioa sartzen dira pranayaman. 3 aldi hauen erregulazioa, beraien iraupenen segida bat denbora tarte batez errepikatuaz mantentzean datza. Adimenak prozesu horretan adi egon behar du, arnas-jarioa beti berdina izan dadin eta arnasketa luzatzen joan ahal izateko."

II.51.: bâhyâbhyantaravis.ayâks.epî caturthah

"Orduan arnasketak kontzientziaren maila traszenditu edo gainditzen du."

II.52.: tatah. ks.îyate prakâshâvaran.am

"Pranayamaren eguneroko praktikak, ulertzeko modu argia eragozten diguten oztopoak murrizten ditu."

II.53.: dhâran.âsu ca yogyatâ manasah

"Orain adimena aukeratutako jomuga batetara gidatua izateko prest dago."

Bibliografia.

 

Bestalde, "Hatha Pradîpika" Hatha yogari buruzko oinarrizko liburu bat da. "Hatha Yogaren argi txikia" esan nahi du eta XV. mendekoa da. Svâtâmâramak idatzi zuela dio tradizioak. Liburu honetan sutra hauek agertzen dira, besteak beste, pranayamari buruz.

II.1.: athâsane drdhe yogî vaçî hitâmitaçanah / gurûpadistamârgena prânâyâmân samabhyaset

"Asanak ezagutu ondoren, zentzumenak menpean dituela eta janari egokia janez, yogiak prânâyâma praktikatu beharko luke bere guruak (irakasleak) aholkatuta."

Alicia Soutoren iruzkina: pranarekin hartu-emana bide desberdinetatik lortzen dugu. Harreman hori arnasketa kontrolatuaren bitartez egiten dugunean Prânâyâma praktikatzen dugu. Elikadura, arnasketa bezalaxe, prana lortzeko bide zuzena da.

 II.2.: cale vâte calam cittam niçcale niçcalam bhavet / yogî sthânutvamâpnoti tato vâyum nirodhayet

"Arnasketa irregularra denean adimena gorabeheratsu ibiliko da, baina arnasketa mantsotzen edo lasaitzen denean adimenak ere berdina egingo du eta yogia denbora luzez biziko da. Beraz, bere arnasketa menpean izan beharko du."

Alicia Soutoren iruzkina: arnasketa prozesua burmuinarekin lotuta dago, hipotalamoarekin, hain zuzen ere (emozioen kontrol-gunea dena). Arnasketa gorabeheratsua denean hipotalamoaren erreakzioak desegokiak dira. Arnasketa menpean izanda sistema osoa izango dugu menpean.

Arnasketaren etenaldia egiten dugunean nerbio-bulkadak geldiarazi egiten dira. Pranayamaren bitartez arnasketaren etenaldia luzatzea bilatzen dugu, nerbio-bulkaden eta burmuinaren erantzunen geldialdia luzatzeko.

 

Om shanti shanti shanti.


Utzi iruzkina: