Kategoria: Sutrak II.
Namaste. Gaurko honekin Patanjaliren yoga sutren 2. kapituloarekin bukatzen dugu. T.K.V. Desikachar-en liburutik egindako itzulpena da. II. 46.: Gorputz jarrera bat asana izateko bi jarrera hauekin egin behar da: erne eta lasai. (Esfortzu bat eskatuko digu eta beraz, erne egongo gara asanak behar dituen ezaugarriak betetzeko baina ez da inoiz gainesfortzurik izango, lasai egoteko moduko lana izango da.) II.47.: Bi jarrera horiek betetzeko, asana ezberdinekin gorputzak eta arnasketak nola erreakzionatzen duten behatu behar dugu. Erreakzio horiek ezagutzen ditugun momentutik aurrera kont...
Namaste. Yama eta Niyamekin jarraitzen dugu, D.K.V. Desikachar-en yoga sutren bertsiotik: II.35.: Besteekiko zenbat eta zentzudunago jokatu, hainbat eta gehiago suspertuko dira sentimentu lagunkoiak gure ingurukoen artean. II.36.: Komunikazio egokian maila altua erakusten duenak ez du hutsegingo bere ekintzetan. (Satya. Komunikazio zintzoa, sentsibilitatez betea, besteei minik ematen ez diona, gezurrik gabekoa eta behar duen hausnarketaz hornitutakoa egiteko gaitasuna duen pertsona izakera landukoa izango da.) II.37.: Besteenak diren gauzei irrikarik gabe begiratzen dion pertsona hori ...
Namaste. II.26.: Funtsean, argitasun gehiago izatera bideratu behar dira baliabideak, hautemana denaren ezaugarri aldagarrien eta hautematen duenaren kualitate egonkorraren arteko ezberdintasuna argi gera dadin. (Beste hitz batzuetan esanda "prakriti" eta "purusha"-ren artean ezberdintzea litzateke.) II.27.: Argitasunaren lorpena pixkanakako prozesu bat da. (Lehenengo pausoa, gure adimenaren zenbait jokabidek ondorio mingarriak sortzen dituztela jabetzean datza. Jokabide hauek ez baditugu geldiarazten atzerabueltarik ez dagoen puntu batetara iritsi gaitezke.) II.28.: Yogaren osagai des...
Namaste. Patanjaliren Yoga sutrekin jarraitzen dugu T.K.S. Desikachar-en bertsiotik. II.17.: Ekintza baten eraginez sortzen diren ondorio mingarrien arrazoi nagusia hautematen dena eta hautematen duenaren artean ezberdintzen ez jakitean datza. (Norbanako bakoitzaren baitan hautematen duen entitate bat dago. Hautematen denaren oso bestelakoa da. Hautematen dena adimena izan daiteke, gorputza, zentzumenak, gauzak,... Baina batzutan ez ditugu ezberdintzen. Hautematen dena aldatu egin daiteke, baina, ez gara aldaketa hauetaz konturatzen.) II.18.: Hautematen den guztiaren barne daude guregan...
Namaste. "Patanjaliren Yoga Sutrak" liburuaren 2. atalak Saddhanapaddah izena du eta, bertan, adimena gradualki eta modu eraginkor batean, arretarik gabeko egoera batetik arretazko egoera batetara eramateko behar diren baldintzak deskribatzen ditu. 2.1.: Yogaren praktikak buruko eta gorputzeko ezpurutasunak garbitzen lagundu behar du. Gure burua aztertzeko gaitasuna garatu behar du eta, azken batean, egiten dugun guztiaren jabe ez garela ulertzen laguntzen digu. 2.2.: Beraz, praktika horiek, hautemate edo pertzeptzio garbia izateko ditugun eragozpenak kentzeko aukera emango digute. 2.3....
Namaste. Gaur, Patanjaliren Yoga Sutra-tan azaltzen den 8 pausotako bidean bigarrena dena errepasatuko dugu: Niyama. Honako hauek dira Ashtanga yogaren 8 pausoak: Yama, Niyama, Asana, Pranayama, Pratyahara, Dharana, Dhyana eta Samadhi. Yama barruan, gure ingurunearekiko edo besteekiko jokabideetan hobesten direnak aipatzen ditu. Niyama barruan, gure buruarekiko jokabideetan hobesten direnak aipatzen ditu. Hona hemen Niyama-ri buruzko hainbat sutra: II.32. shaucasan.tos.atapah.svâdhyâyeshvarapra.idh ânâni niyamâh. Niyamaren barruan jokabide hauek hobesten ...
Namaste. Pranayama edo arnasketa kontzientea zer den ulertuz joateko aspaldiko 2 liburutan pranayamari buruz esaten dituzten hainbat gauza aipatuko ditugu gaur. Hasteko "prâna" definitzen saiatuko gara. Prana unibertso osoan dagoen bizi-indarra da. Yogaren zientziarentzat bizi-indar hau da pertsonen osasuna mantentzen duena eta yogia bere gorputzean prana biltzen saiatzen da. Arnasa hartzea pranarekin harremanetan jartzea izango litzateke. Prana ez da arnasa bakarrik, unibertso osoko bizi-indar guztia sartzen da bere baitan. Arnasa kontrolatzen hasten gara prana erregulatzeko bidean...