Yoga sutrak II (3): yogaren 8 osagaiak.

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-02-12 11:21

Namaste.

II.26.: Funtsean, argitasun gehiago izatera bideratu behar dira baliabideak, hautemana denaren ezaugarri aldagarrien eta hautematen duenaren kualitate egonkorraren arteko ezberdintasuna argi gera dadin.

(Beste hitz batzuetan esanda "prakriti" eta "purusha"-ren artean ezberdintzea litzateke.)

II.27.: Argitasunaren lorpena pixkanakako prozesu bat da.

(Lehenengo pausoa, gure adimenaren zenbait jokabidek ondorio mingarriak sortzen dituztela jabetzean datza. Jokabide hauek ez baditugu geldiarazten atzerabueltarik ez dagoen puntu batetara iritsi gaitezke.)

II.28.: Yogaren osagai desberdinen praktika eta ikerketaren bitartez gaizki ulertuak gutxitzen joango dira, oztopoak txikitzen joango dira. Orduan pertzeptzioaren argitasunak dizdira egiten du eta hautematen duenaren eta hautemana denaren arteko ezberdintasuna geroz eta argiago ikusten da. Horrela, dena ulertu daiteke, batere akatsik gabe.

II.29.: Yogaren 8 osagaiak hauetxek dira: 

  1. Yama: gure ingurunearekiko ditugun jarrerak.
  2. Niyama: gure buruarekiko ditugun jarrerak.
  3. Asana: gorputzarentzako ariketen praktika.
  4. Pranayama: arnasketa ariketen praktika.
  5. Pratyahara: gure zentzumenei mugak jartzeko praktika.
  6. Dharana: gure adimena bideratzeko gaitasunaren praktika.
  7. Dhyana: ulertu nahi dugun horrekin harremanak egiteko gaitasunaren praktika.
  8. Samadhi: ulertu nahi dugun horrekiko erabateko integrazioa (uztarketa).

 

Bibliografia: "Patanjaliren Yoga Sutrak" T.K.V. Deshikachar

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: