Yoga sutrak II (5): Niyama (1)
Namaste.
Gaur, Patanjaliren Yoga Sutra-tan azaltzen den 8 pausotako bidean bigarrena dena errepasatuko dugu: Niyama. Honako hauek dira Ashtanga yogaren 8 pausoak: Yama, Niyama, Asana, Pranayama, Pratyahara, Dharana, Dhyana eta Samadhi.
Yama barruan, gure ingurunearekiko edo besteekiko jokabideetan hobesten direnak aipatzen ditu.
Niyama barruan, gure buruarekiko jokabideetan hobesten direnak aipatzen ditu.
Hona hemen Niyama-ri buruzko hainbat sutra:
II.32. shaucasan.tos.atapah.svâdhyâyeshvarapra.idh ânâni niyamâh.
Niyamaren barruan jokabide hauek hobesten ditu:
- Shauca: garbitasuna, hau da, gure gorputza eta gure ingurunea garbi eta txukun mantentzea.
- Santosa: asegarritasuna, daukagunarekin edo eta ez daukagunarekin gustora egoteko gaitasuna.
- Tapah: praktika, gure gorputz fisiko eta mentalean dauzkagun ez-purutasunen garbiketa, loa, ariketa, elikadura, lana eta erlajazioaren praktika egokiaren bitartez.
- Svadhyaya: ikasketa eta gure aurrerapausoen etengabeko berrikusketa.
- Ishvara pranidhana: gure gaineko adimen batenganako gurtza edo gure mugen onarpena Jainkoaren aurrean, Orojakilearen aurrean.
Gutxi gorabehera horrela ahoskatzen ditugu.
II.33. vitarkabâdhane pratipaks.abhâvanam
Lehenetsitako jokabide hauek zalantzan jartzen ditugunean, baliagarria gerta dakiguke beste jokabide batzuk ekarriko lituzketen ondorioengan hausnartzea.
II.34. vitarkâ himsâdayah. kr.takâritânumoditâ lobhakrodhamohapûrvakâ mr.dumadhyâdhimâtrâ duh.khâjñânantaphalâ iti pratipaks.abhâvanam
Adibidez, zakarkeriaz jarduteko bapateko grinak edo ekintza bortitzak babesteko desirak eutsi ahal izateko, jokaera hauek izan ditzaketen ondorio kaltegarrietan pentsatu dezakegu. Mota honetako desirak, askotan, sumindura, zekenkeria edo zentzutasun eskasa bezalako egoera okerretan dute abiapuntua. Ekintza hauen garrantzia edozein delarik ere, bortitz jokatzeko desira eutsi ahal izango dugu giro lagungarri batean hausnarketa egiten badugu.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: