Yoga sutrak II (7): asana, pranayama eta pratyahara.

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-02-17 10:05

Namaste.

Gaurko honekin Patanjaliren yoga sutren 2. kapituloarekin bukatzen dugu.

T.K.V. Desikachar-en liburutik egindako itzulpena da.

II. 46.: Gorputz jarrera bat asana izateko bi jarrera hauekin egin behar da: erne eta lasai.

(Esfortzu bat eskatuko digu eta beraz, erne egongo gara asanak behar dituen ezaugarriak betetzeko baina ez da inoiz gainesfortzurik izango, lasai egoteko moduko lana izango da.)

II.47.: Bi jarrera horiek betetzeko, asana ezberdinekin gorputzak eta arnasketak nola erreakzionatzen duten behatu behar dugu. Erreakzio horiek ezagutzen ditugun momentutik aurrera kontrolatu ditzakegu.

II.48.: Bi jarrera horiek aplikatzen baditugu, gorputzarengan eragiten duten baldintzak (adina, klima, dieta eta lana, kasu) hobeto jasaten eta hare, haien eragina txikiagotzen lagunduko digute. 

II.49.: Pranayama, nahita egiten den arnasketaren doikuntza da, nahigabe egiten diren arnasketa ereduak ordezkatzen dituena. Hau lortzeko asanaren gaineko ezagutza dezentea  behar dugu lehendabizi.

II.50.: Pranayamaren barruan sartzen dira arnas botatzearen, arnas hartzearen eta arnas eustearen doikuntzak. 3 prozesu hauek doitzeko, eredu bati jarraituz, beraien iraupena eta erritmoa erabaki eta aplikatuko ditugu denbora tarte batez eta adimena horretara jarriz. Arnasketaren osagai hauek luze eta uniformeki aplikatu behar ditugu.

II.51.: Horrela, arnasketak kontzientzia maila hareagotu egiten du.

II.52.: Pranayamaren eguneroko praktikak pertzeptzio garbia oztopatzen duten oztopoak txikiagotzen ditu.

II.53.: Eta orain, adimena prest dago hautatutako helbururantz zuzendua izateko prozesurako.

II.54.: Zentzumenen murrizketa gertatzeko, adimena, hautatutako helbururantz zuzenduta mantendu behar da. Horrela, zentzumenek, inguruko objektuak errefusatuko dituzte eta adimenari jarraituko diote leialki.

(Pratyahara-ri buruz ari da. Patanjaliren 8 pausotako bidean 5.a).

II.55.: Orduan zentzumenak menperatuta izango ditugu.

 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: