Kapalabhati arnasketa teknika
Namaste.
Kapalabhati arnasketa teknika bat da; arnas aparatua garbitzeko ariketa bat. Bere ezaugarririk nabarmenena arnas botatzea azkarra eta indartsua egitean datza.
"Kapala"-k buruhezurra esan nahi du eta "bhati"-k garbitzea, beraz, buruaren garbiketa bezala itzul daiteke.
"Hatha Yoga Pradipika" liburuan 6 kriya edo garbiketa prozesu aipatzen ditu.
"II.22.: Satriyak: 6 kriyak, 6 prozesu purifikatzaileak honako hauek dira: dhauti, basti, neti, trataka, nauli eta khapalabhati."
Hurrenez hurren gure hesteak, heste lodia, sudurzuloak, begiak, urdaila eta arnas aparatua garbitzeko erabili daitezkeen prozesuak dira.
JARRAIBIDEA
- Eserita jarri, bizkarrezurra zut dagoelarik, sorbaldak eta lepoa erlaxaturik, eskuak izterretan jarrita.
- Arnasaldi pare bat lasai egin, sakonak.
- Hurrengo arnasaldian, arnasa botatzerakoan, azkar eta ahal den aire gehiena batera botatzen saiatuko gara, abdominalen eta zoru pelbikoaren indarra erabiliz.
- Jarraian, arnasa hartzeko berriz, gorputzari utziko diogu arnasa hartzen lasai-lasai, guk intentziorik jarri gabe.
- Horrela errepikapen batzuk egingo ditugu. 10 errepikapen egin ditzakegu 3 alditan. Denborarekin errepikapenak gehitu ditzakegu.
ONURAK
- Arnas aparatua garbituko du, mukiak kanporatuz.
- Gorputzean dagoen CO2-a kanporatzen laguntzen du eta odoleko oxigeno proportzioa igotzen du. Odol zirkulazioa hobetzen du.
- Burua argiago jarriko dizu: kontzentratzeko gaitasuna hareagotzen du.
- Sabelaldeko organuak masaje bat jasotzen dute eta hobeto funtzionatzen laguntzen die.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: