Vrkasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-09 12:29




Namaste. Patanjaliren Yoga sutrekin jarraitzen dugu T.K.S. Desikachar-en bertsiotik. II.17.: Ekintza baten eraginez sortzen diren ondorio mingarrien arrazoi nagusia hautematen dena eta hautematen duenaren artean ezberdintzen ez jakitean datza. (Norbanako bakoitzaren baitan hautematen duen entitate bat dago. Hautematen denaren oso bestelakoa da. Hautematen dena adimena izan daiteke, gorputza, zentzumenak, gauzak,... Baina batzutan ez ditugu ezberdintzen. Hautematen dena aldatu egin daiteke, baina, ez gara aldaketa hauetaz konturatzen.) II.18.: Hautematen den guztiaren barne daude guregan...


Namaste. Uddiyana Bandha sabelean egiten den uzkurdura muskular bat da, oso indartsua eta ikusgarria. Aurreko atal batean esan genuen bezala gorputzaren indarra edo prana bideratzeko erabiltzen dira bandha izeneko uzkurdura hauek. Uddiyana Bandhak "goruntz hegan egin" esan nahi du. Txilborraren azpikaldean hasten da aktibatzen eta urdaila, hesteak, diafragma eta baita urin gastrikoak ere mugitzen ditu. Sabela bizkarrezurraren aldera eramaten du eta goruntz igotzen du. Bizkarrezurraren lerrokadura egokia lortzen du. Lunbar eta dortsaletako ornohezurrak egonkortzen ditu, sabela barruraka ...


Namaste. "Patanjaliren Yoga Sutrak" liburuaren 2. atalak Saddhanapaddah izena du eta, bertan, adimena gradualki eta modu eraginkor batean, arretarik gabeko egoera batetik arretazko egoera batetara eramateko behar diren baldintzak deskribatzen ditu. 2.1.: Yogaren praktikak buruko eta gorputzeko ezpurutasunak garbitzen lagundu behar du. Gure burua aztertzeko gaitasuna garatu behar du eta, azken batean, egiten dugun guztiaren jabe ez garela ulertzen laguntzen digu. 2.2.: Beraz, praktika horiek, hautemate edo pertzeptzio garbia izateko ditugun eragozpenak kentzeko aukera emango digute. 2.3....



Namaste. "Mula bandha"-k "sustraiko giltza edo itxitura" esan nahi du eta zoru pelbikoan kokatzen den uzkurdura muskular bati esaten zaio. Azken finean mudra bat da, gorputzaren posizio bat. Mulabandharen ekintzak perineoa eta genitalak goruntz eramaten ditu eta ipurtzuloaren uzkurdura leun bat ere eragiten du. Hasieran kosta egingo zaigu Mulabandha aplikatzea, mantentzea edo/eta sentitzea ere, baina, beti bezala, praktikarekin hobeto ezagutuko dugu eta asanetan edo pranayaman txertatzea lortuko dugu. Berez, arnasa botatzen dugunean, azken pausotan, birikak ia hutsik daudenean Mulabandh...


Namaste.  "Gheranda Samhita" Hatha yogari buruzko liburu garrantzitsu bat da, "Yoga Pradipika" liburua bezala. XVII. mendekoa da. Bitxia da, baina, "Gheranda Samhita" Hatha yogari buruzko liburua da edukien aldetik baina bertan ez da "Hatha" aipatzen. Bertan deskribatzen den yogari "Saptanga Yoga" esaten zaio (7 pausotako yoga) edo baita "Ghatastha Yoga" ere. "Ghata"-ren esanahia, gizakiaren alderdi fisiko eta psikikoaren batasuna litzateke. Bestalde, gogoratu Patanjalik deskribatzen duen yogari "Ashtanga yoga" esaten zaiola, hau da, 8 pausoetako yoga. "Gheranda Samhita"-k Gherandare...