Kategoria: Meditazioa
Namaste. Meditazioa adimenaren ariketa bat da eta era berean adimenaren egoera bat. Gure arreta osoa gune bakar batean enfokatuta dagoenean, meditazioa da. Egoera horretara iristeko egiten ditugun ariketak eginez ere meditatzen ari gara. Oso era sinplean esanda gauza bakar batean pentsatzen ari garenean meditatzen ari gara. MEDITATZEN HASTEKO TEKNIKA BAT Eserita jarri meditatzeko jarrera batean. Bizkarrezurra zuzen. (Ikus. Meditatzeko asanak). Sorbaldekin buelta pare bat eman atzeraka poliki poliki. Begiak itxi. Eskuak izter gainetan erlaxatuta, nahi izanez gero Chin mudra ipi...
Namaste. Gaurkoan meditaziorako erabili ditzakegun asanarik ohikoenak azalduko ditugu. Meditazioan jarduteko bizkarrezurra tente mantentzea oso garrantzitsua da eta denbora batez mantendu behar garenez geldirik, erabiliko dugun asana bizkarrezurra tente mantentzen baimenduko diguna izango da eta gure hankek molestatuko ez digutena. Pertsona batzuei hobeto etortzen zaie bat edo bestea, flexibilitatearen edo praktikaren arabera. 5 asana esplikatuko ditugu: 1- AULKIAN ESERIASANA: ;-) Jarrera honek ez du benetan asana izenik, baina, beste asanak deserosoak gertatzen zai...
Namaste. Oñatin bizi den lagun on batek hitzegin zidan lehenbizikoz bhavanaz. Eskerrik asko Amaia ;-) Beraien yoga-eskolan egunero bhavana praktika txiki bat egiteko testu eder bat dute: "Maitasunez pentsatzen dut, gauza eta izaki oro Izpiritu Unibertsalaren baitatik sortuak izan direla eta honek, dena uztartuz, dena eusten duela hurrenkera konstate batean eta betiereko Bizitzan. Horregatik, izaki guztiak, nola haundienak hala txikienak, Bizitza berberean parte hartzen dute, Gorputz Kosmiko bakarra osatuz." Metta Bhavana praktika budista bat da. "Baldin...