Meditaziorako ideiak
Namaste.
Meditazioa adimenaren ariketa bat da eta era berean adimenaren egoera bat. Gure arreta osoa gune bakar batean enfokatuta dagoenean, meditazioa da. Egoera horretara iristeko egiten ditugun ariketak eginez ere meditatzen ari gara. Oso era sinplean esanda gauza bakar batean pentsatzen ari garenean meditatzen ari gara.
MEDITATZEN HASTEKO TEKNIKA BAT
- Eserita jarri meditatzeko jarrera batean. Bizkarrezurra zuzen. (Ikus. Meditatzeko asanak).
- Sorbaldekin buelta pare bat eman atzeraka poliki poliki. Begiak itxi. Eskuak izter gainetan erlaxatuta, nahi izanez gero Chin mudra ipini.
- Pare bat arnasketa sakon egin.
- 3 arnasketaz: arnasa hartzeko garaian birikak erabat bete eta arnasa botatzeko garaian lasai lasai hustu.
- Ondoren zure arnas erritmo naturalean arnastu.
- Aukeratutako meditaziorako gaiari ekin. Enfokatu zaitez gai horretan, arreta jarri iezaiozu. (Beherago proposamen mordoxka bat dago).
- Batzutan, arreta beste norabait joaten zaigu. Lasai, konturatzen zarenean, zure burua zoriondu konturatu zarelako eta arnasketari begiratu. Ondoren aukeratutako gaiari arreta jarri berriz ere.
- Hasi 5 minuturekin eta denborarekin, eroso egiten den eran, denbora luzatzen joan. Alarma bat jarri dezakezu, kanpai hotsa duena, erlojuari begira egon beharrik ez izateko.
- Bukatzeko, 2 arnasaldi sakon egin eta poliki, begiak iriki eta gorputza mugitzen hasi.
ARRETAREN NORABIDEA MANTENTZEKO IDEIA BATZUK
- Arnasa hartzen ari zarenean esan zure baitarako "arnasa hartzen" eta arnasa botatzen ari zarenean esan zure baitarako "arnasa botatzen".
- Konturatu zein momentutan bukatzen den arnas hartzea eta arnas botatzea.
- Arnasa hartzen ari zarenean esan zure baitarako 1. arnas hartzea. Arnasa botatzean esan zure baitarako 1. arnas botatzea. Hurrengoan 2. arnas hartzea... Horrela 10. arte eta ondoren 10etik 1era joan.
- Sentitu sudurretik sartzen eta ateratzen den airea.
- Sudurretik sartzen den aire partikula bat jarraitu.
- Zer sentitzen duzu sudurzulo hasierako azalean airea sartu eta ateratzen denean? Fijatu sentsazioetan.
- Bekainen arteko puntuan argizko bolatxo bat irudikatu. Arnasa hartzean haunditu egiten da eta arnasa botatzean txikitu eta era berean gure burua erlaxatzen du.
- Jokabide ireki eta adeitsu batetatik begira, erreparatu ezazu sentitzen ari zaren sentsazioetan eta izendatu itzazu: adibidez, "pentsatzen ari naiz", "belaunean mina", "sudurrean hazkurea", "eskuetan hotza",..., erreparatu sentsazioei, banaka, izendatu itzazu baina ez epairik eman, ez dira ez onak ez txarrak, sentsazio hutsak dira.
- Irudikatu eta sentitu zure gorputza barrukaldetik: organo bakoitza irudikatzen eta sentitzen joan.
- Hostoaren zikloa irudikatu: hostoaren bizitza, jaiotza, haziera, helduaroa, erorketa, udaberrian, udan, udazkena, negua,... eta berriz ere hasten da zikloa.
- Kontzentratu txakra batean, bere kolorean, bere kokalekuan, bere esanahiean,...
- Errepasatu txakra guztiak, behetik gora, arnasketa bakoitzean kolorea irudikatuz. Arnasa hartuz 1. txakra kolore gorri biziz betetzen dugu eta arnasa botaz, kolore gorri hori jariatzen eta barreiatzen dugu txakraren altueran norabide guztietara. Ondoren 2. txakra,...
- Irudikatu argizko esfera batean zaudela. Arnastu argi sendagarri hori.
- Irudikatu zilar koloreko argi sendagarri bat jausten ari dela urjauzi bat balitz bezala zure atzekaldetik. Burutik behera erlaxatzen zoaz.
Praktika on.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: