Asanen sailkapen bat
Namaste.
Gaur asanen sailkapen bat ekarri dugu.
6 taldetan banatu ditugu asana mordoxka bat. Asana gehiago ere badira eta beste talderen bat ere gehitu daiteke (adibidez, aldakak lantzen dituzten asanak) baina momentuz hauek iruditu zaizkigu garrantzitsuenak, bizkarrezurraren mugimendu eta grabitate ezberdinak taldekatzen dutenak.
Hemen agertzen diren asanatako batzuk bi taldetan ager zitezkeen (adibidez, Bipada phitam, erdi alderantzikatua da eta atzerakako flexioa ere badu), baina tira, asana bakoitzaren ezaugarri nagusia kontutan hartuz sailkatu ditugu.
Yoga saio bakoitzean 6 talde hauetako asanak egitea komeni da.
Hona hemen taldeak eta asana zerrendak:
AURRERAKAKO FLEXIOZKOAK
- Ananda Balasana (haurtxo zoriontsuarena)
- Apanasana (etzanda, belaunak besarkatuta)
- Halasana (aurrerakako flexioa etzanda gaudela)
- Kurmasana (dortokarena)
- Paschimottanasana (aurrerakako flexio peto petoa exerita)
- Parsvottanasana (hanka bateruntz bideratutako aurrerakako flexioa)
- Pavana Muktasana (haizeak botatzekoa)
- Prasarita Padottanasa (zutik, aurrerakako flexioa hankak zabalduta)
- Upavistha Konasana (eserita, aurrerakako flexioa hankak zabalduta)
- Uttanasana (aurrerakako flexio peto petoa)
ATZERAKAKO FLEXIOZKOAK (EDO EXTENTSIOZKOAK)
- Bujanghasana (sugearena)
- Dhanurasana (arkuarena)
- Salabhasana (kilkerrarena)
- Ustrasana (gameluarena)
- Anjaneyasana (eguzkiari agurra egiten diona)
- Eka Pada Rajakapotanasana (usoarena)
- Matsyasana (arrainarena)
ALBOKAKO FLEXIOZKOAK
- Chandrasana (ilargiarena)
- Parighasana (ate irekiarena)
- Trikonasana (hirukiarena)
- Uttitha Konasana edo Parsvakonasana (hankak oso zabalduta, albora, tolestutako belauneruntz)
TORTSIOZKOAK
- Matsyendrasana (arrainen jaunarena)
- Jathara Parivartanasana (etzanda belaunak bularrera eta albo batera eta burua bestera)
- Parivrtta Parsvadonasana (hankak oso irekita, tolestutako belauneruntz tortsioan)
- Parivrtta Prasarita Padottanasana (hankak zabalduta esku bat lurrean bestea zerualdera)
- Parivrtta Trikonasana (hirukiarena tortsioan)
- Parivrtta Utkatasana (aulkiarena tortsioan)
OREKAZKOAK
- Ardha Chandrasana (ilargiarena)
- Bakasana (belearena)
- Garudasana (arranoarena)
- Hamsasana (beltxargarena)
- Natarajasana (dantzariarena)
- Navasana (txaluparena)
- Virabhadrasana III (gerlariarena)
- Vriksasana (zuhaitzarena)
- Vrschikasana (eskorpioiarena)
ALDERANTZIKATUAK
- Sarvangasana (kandelarena)
- Sirsasana (buru gainekoa)
- Viparita Karani (buruz beherakoa, hanken pixua eskuetan erortzen delarik)
- Adho Mukha Svanasana (txakurra buruz behera). Erdi alderantzikatua da.
- Bipada Pitham edo Setu Bandhasana (zubia bi hanken gainean). Erdi alderantzikatua da.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: