Namaste. Interneten asanen irudiak bilatzen ditudanean argazki ederrak agertzen zaizkit: gorputz argalak, malguak, polit jantziak,... eta oso ondo daude, baina, beti etortzen zait pentsamentu berbera..."horrela, badirudi yoga pertsona argalek eta oso malguak direnek bakarrik praktikatu dezaketela, gorputz "perfektua" dutenek, alegia, eta pentsamendu horrek bultzatuta hasi nuen blog hau, edozein motatako gorputzentzako yoga erakutsi nahi duena. Ez dut ezer berririk asmatu, yoga horrelakoa da, DENONTZAKO. Gainera, Asana yogaren zati bat da, ez osotasuna. Beste hausnarketa bat ere ekartzen d...
Namaste. Era xume batean yogaren jatorria azaltzen saiatuko gara. Yoga antzinatik datozen praktika eta jakintza multzo bat da, denborarekin adar ezberdinak sortu dituena. Yogari buruzko datu zaharrenak prehistorikoak dira eta arkeolojiaren bitartez iritsi dira gureganaino. Lehenengo zibilizazioen artean dago Indo ibaiaren arroan sortu zena K.a. 3300-1300 urteen artean. Indo ibaiaren ur-emariaren urteroko gorabeherengatik ondoko lurrak oso emankorrak ziren eta bertan bizi zirenak hasieran nekazariak izan ziren, baina, pixkanaka, bertako aberastasunagatik, herriak eta hiriak ere sortu zir...
Namaste. Ze oztopo edo eten aurkitu ditzakegu yoga bidean? Galdera horixe egin genuen sutrei buruzko azken atalean eta galdera horri erantzungo diogu gaur sutrekin jarraituz. I.30. "Buru-argitasuna garatzeko bidean 9 oztopo mota daude: gaixotasuna, adimen geldotua, zalantza, aurreikuspen gabezia, nekea, barkaberatasuna, gure benetako buru-egoerari buruzko irudipenak, jarraikitasun falta eta atzeraldia. Buruko nahasmenduak sortzen dituztelako eta distrazioak sustatzen dituztelako dira oztopoak." I.31. "Oztopo guzti hauek ondoko zantzuak eragin ditzakete: buruko sosegurik eza,...
Namaste. Gaurkoan yogak eta Jainkoak duten harremanaz arituko gara. Patanjaliren sutren T.K.V. Desykachar-en azalpenekin jarraitzen dugu. I.21. "Erabiltzen dugun esfortzua eta sinesmena zenbat eta biziagoak izan hainbat eta gertuago egongo da helmuga." I.22. "Ezinbestean sinismenaren indarra aldatu egiten da pertsona batetik bestera edo pertsona bera bizitzen ari den momentuaren arabera. Aldagai horren araberakoak izango dira emaitzak." I.23. "Seguraski, eguneroko otoitzak Jainkoari eskeintzeak, haren ahalmenarekiko otzantasunez, lagundu egingo dio yoga egoerara iristen." I.24. "Jainko...