Yoga liburua euskaraz
Namaste.
Gaur liburu batekin nator. Liburu, liburuxka edo kuadernoa, berdin da, era guztietara, altxor bat da.
Fitxa didaktiko sortaren formatuan dator aurkeztuta nik orain arte ezagutu dudan euskarazko yoga liburu bakarra.
Sorpresa ederra hartu nuen aurkitu nuenean.
Debarroko Euskara eta Kirol Zerbitzuen laguntzaz argitaratua izan zen eta Sanatana Dharma Eskola Vedikoaren fundatzaileen lanaren jarraipen bat dela dio Roman Agirre Beitia egileak.
Liburu txikia da baina oso konpletoa: pranari buruzko teoria pixka bat dator hasieran, gero pranayama eta bandhak esplikatzen ditu, mudra zer den ere azaltzen du eta ondoren 31 asanaren azalpena dator. Erlaxazioa nola egin esplikatzen du eta ondoren haurrentzako yoga-saio batzuk proposatzen ditu. Bukaeran izen sanskritoen hiztegia dator eta azkenik bibliografia.
Zorionak egileari bere lan txukunarengatik!!
Ez dakit erosteko moduan dagoen baina Euskal Herriko hainbat liburutegietan maileguan hartu dezakezue:
"YOGA ETA ERLAJAZIOA (Monitore eta irakasleentzako FITXA DIDAKTIKOAK)"
Roman Agirre Beitia
Kirola Euskaraz
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: